Zer du oinarrian gelako kudeaketa eraginkor batek? Galdera horri erantzun nahi dio aurkezpen honek. Horretarako. Amassorrain Ikastotako 5 urteko geletako tutoreek, Nekanek eta Patriziak, gelan, eguneroko dinamikan txertatuak dituzten esperientzia interesgarri bezain aberatsak aurkeztuko dizkigute. Esperientzia hauek guztiak haurren beharrak behatzetik eta entzutetik eratortzen dira. Izan ere, ikaslearen nahiak, asmoak, aldarteak, ardurak, ekimenak, proposamenak eta besteri lekua ematean dago gakoa; alegia, ikaslea hezkuntza asmoaren partaide aktibo egitean. Partaidetza eta guztioan hitza sustatzen dituen gela batek, beraz, oinarrian motibazioa ezezik, errespetua, denon onarpena, autonomia, sormena, elkarrekintza eta talde pertenentzia zein kohesioa bideratzen ditu. Horrenbestez, kudeaketa eraginkorrak, irakas-ikaskuntza prozesua natural bihurtzen du, hura haurraren adin-garapen ezaugarrietara egokitzen delako...