2009ko Berrikuntza Proiektuen Jardunaldietan, Angel I. Pérez Gómez katedraduna entzuteko aukera izan genuen. Nola ez, bere azalpenak oinarrizko gaitasunen inguruan ibili ziren bira eta bira. Hitzaldi ezin-interesgarriago hartan , kooperazio kontzeptua behin baino gehiagotan nabarmendu zuen . Urtebete beranduago, IX. Jardunaldietan, Pere Pulolàs izan genuen "Cooperar para aprender, aprender a cooperar (CA/AC)" izenburupean duen tesia eta ikastetxeetan aplikatzeko programa eskainiz. Aurten, X. edizioan, David Durán aukeratu da, "Tutoría entre iguales" prozeduraren bidez ikasleekin irakurketa nola landu aurkezteko. Eta, egun berean, hiru ikastetxek (Urnietako Egape Ikastola, Urnietako Salesiarrak eta Asteasuko Pello Errota) euren kooperazio-esperientziak erakutsiko dizkigute (CA/AC). Zein da "suma y sigue" honen arrazoia? Erantzuna Angel I. Pérez Gómez irakasleak eman zigun Miramar Jauregian, besteak beste, kooperazioarekin lotutako hauek esanda : Curr...