Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Iñaki Murua etiketa duten argitalpenak ikusgai

Iñaki Murua: bizi esperientziatik heziz

Aurtengo Jardunaldietara Goierri aldean irakasle bezala eta, muga horietatik askoz haratago, bertsolari bezala, hain ezaguna den Iñaki Murua gonbidatu dugu, bere irakasle (eta ikasle) esperientzia solasaldi batean parteka diezagun. Honela bilduko ditu bere ideia eta hausnarketa zenbait, ostegun arratsaldean, maiatzak 12, BH esperientzien gelan, 15:00etan hasita: Nire esperientzia herriko eskolan eta nolakoa ez izan irakatsi zidatenekoa Hamar urte ingurura arte gure eskolako irakasle bakarrari tutik ez ulertzetik (berak hitzik ez zekielako euskaraz eta guk asko gehiagorik ez erdaraz) eta garai hartan sufritu nuelako sortu ote zitzaidan irakaskuntzarako aukera eta gogoa? Eskuragarri eta tratu gozokoa izateari lekua egitea Lanera gustura joateak geuretzat eta gure ikasleentzat esan nahi duenak, eragin zuzena du elkarren arteko tratuan eta, ondorioz, ikasleek gugan positibotik ikusten dutenean. Esaterako, umorekoa ez den pertsonak zer transmititzen digu? Gogorik pizten al digu berar...