Komunikazio hau Aiete Ikastetxean egiten ari diren lanaren ingurukoa da. Aiete ikastetxea duela 5 urte sortu zen auzo horri hezkuntza zerbitzu publikoa emateko.
Proiektuek jakin-mina eta ikasteko gogoa pizten dutela eta
ikasleak beren ikasketa-prozesuaren parte izatera pasatzen direla
badakigu. Baina zalantzak izaten ditugu curriculumean azaltzen diren gaitasun zein helburuak ez ote ditugun garatuko
pentsatzen dugulako. Aiete ikastetxeak proiektuka lan egitearen alde egin
zuen apustu sortu zenetik. Irakasleek asko ikasten dute, ikasleekin batera motibatzen direlako.
Proiektuak eta ikasketa kooperatiboa Aiete Ikastetxeko funtzionamenduaren
parte eta markak dira. Hau da, proiektuak ez dira gela edo ziklo isolatu batean
egiten: Irailetik ekaina arte, eta 2 urteko gelatik hasita LHko 6. maila
arte lantzen dira; lan kooperatiboa metodologia honen parte handi bat da.
Jakin dezagun bada, nola egin lana proiektuka! Gaia erraza eta zabal bat
hartuko dute: Izaki bizidunak, ziklo guztietan errepikakorra den Natur
Zientzietako gaia.