Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2010

ZUBIRI-MANTEO INSTITUTUKO IKASLE ETA IRAKASLEAK ELKARLANEAN

Donostiako Zubiri-Manteo Bigarren Hezkuntzako Institutuko DBHko ikasle eta irakasle talde batek , elkarlanean egiten ari diren Proiektuaren auzkezpena egin du 2010eko maiatzaren 7an Miramongo Kutxa-espazioaren egoitzan (Newton aretoan). Bere ikaskide eta atzerriko ikasle bisitarien aurrean egin ohi duten moduan, elkarlanean landu eta ekoiztutako lanak azaldu dituzte ikastetxe anitzetako irakasle eta aholkularien aurrean. Geografia, Musika, eta Ingelesa arloak lotzen dituzten proiektuak garatu diztuzte hainbat hizkuntza erabiliz :euskera, ingelera, musika hizkuntza; testu motak ere anitzak ekoiztu dituzte: deskripzio testua, azalpen testua, hitza eta irudia... zenbait kasutan antzerki obrak osatzen eta guztia, informazio eta komunikazio teknologiak modu eraginkor batetan erabiliz.

ESKOLA 2.0

ESKOLA 2.0 ikasgeletan DUNBOA LHI-ko ikasleak eta euren irakasleak Manolo-Lupe eta Justo, izan ziren gurekin. LH5. mailako ikastalde hauek erakustaldi ederra eskeini ziguten, inongo sofistikaziorik gabe eta modu errezean, beraien ordenagailu minieramangarriak zein arbel digitalarekin ikasleak zelako lan esanguratsuak, funtzionalak, inguruarekin eta munduarekin lotuak burutzen ari diren. Besteak beste, aurrera daramaten lankidetza proiektuak azaldu zizkiguten: Irun-Patagonia proiektua, Berriz-Dunboa Euskadin Zehar proiektua, Ingeleseko bloga etabar. Gutxitan gertatzen bada ere, 10 urteko ikasleek, bertaratutako irakasleei irakasten ikusteko aukera aparta izan genuen, eta nolako fundamentuarekin gainera. Bisitatu DUNBOA eskola

Zientzia Hezkuntza programari buruzko
AURKEZPENAREN DESKARGA

Hemen deskargatu dezakezu Carlos Garciak, Zientzia-Hezkuntza programari buruz egin zuen aurkezpena. DESKARGATU

Orixe Ikastolak egindako ekarpena

Orixe ikastolak "Hezkuntza Komunitatearen XXI. mendeko Heziketa eredu berritzailea" ri buruz egin duen aukezpena. Miren Arrieta eta Marian Goikoetxea. DESKARGATU

Domingo Agirre LHIko
AURKEZPENAREN DESKARGA

Hemen deskargatu dezakezue Domingo Agirre Ikastetxe publikoko Txaro Morras eta Mari Romerok egindako aurkezpena. DESKARGATU

La Salle-ko SEIN proiektuaren
AURKEZPENAREN DESKARGA

Hemen deskargatu dezakezue Xabier Iridoy eta Puri Romerok SEIN proektuari buruz emandako aurkezpena DESKARGATU

Hiritartasuna irakasgaia DBHn
AURKEZPENAREN DESKARGA

Hemen deskargatu dezakezue Toki Alai DBHko Marta Irazoki eta Alberto Pérez-ek emandako aurkezpena. DESKARGATU

Pujolás-en aurkezpenaren deskarga

Link honetan Pere Pujolás-en aurkezpena jeisteko aukera dago. Deskargatu

LEER.ES ATARIA

Atari hau, azaroan MECek Madrilen antolaturiko kongresuan aurkeztu zen. Bertan irakurmenarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dira, bide batez, baliagarri gerta dakizkizuen zenbait materail aurki dezakezu, beraz , animatu egiten zaitugu atari hau araka dezazun. Aurki daitezkeen atalak: - BLOGak. Honen atzean pertsona pertsona aditu talde bat dago: : Carmen Campos, Pilar Olivares, Javier Pablos, Pilar Pérez Esteve, y Felipe Zayas. - IKASLEENTZAKO ATALA: Jokoak. Kosmolema. Berriak - CCAA: Hemen, Autonomia Erkidegoek garatzen dituzten Irakurketa Planak eta irakurketaren inguruko beste ekimen batzuk aurkituko dituzu. - IRAKASLEENTZAT Baliabideak: materialen bankua Aro digitalean irakurtzea zertan den Zinaduraz izeneko atala da eta adituen artikuluak jaitsi ditzakezu Eskola liburutegiak Ebaluazioak: PISA PIRLS Ebaluazio diagnostikoak Prestakuntza, adituen eskutik gi

ZUBIRI-MANTEOKO BERRIKUNTZA EKINTZA

“Geography, Music and English getting together in Secondary Education” aurten, Donostiako Zubiri-Manteo Institutuan , gauzatzen ari den berrikuntza ekintza bat da. Ekintza honek gogorarazten digu hainbat programa edo proiekturen marko antzeko bat: azkeneko urte hauetan Bigarren Hezkuntzarako Bhinebi eta Hezkuntza Eleanitz Esperientzia; datorren ikasturterako aurreikusten den eredu hirueledunaren proiektua. Ekintza hau hortik abiatzen da. Honez gain, ikastetxe honetako irakasleriak badu alderdi hauekiko eskarmentua, beti ikastetxearen egiturari begiratuz . Hitz gutxitan, antzematen den esparrua agudo nabarmentzen da: hizkuntzaren ikaskuntza (eta irakaskuntza) irakasgai batzuen bitartez edo irakasgaien aprendizaia (eta irakaskuntza) hizkuntza baten bidez erdiestea; biak –hizkuntza, ingelesa kasu honetan, zein aukeratutako irakasgaiak- elkarri laguntzen diote; gainerakoan, ikasleek nahiz irakasleek izandako elkarrekintzetan, ikaste irakaste prozesuan, Jim Cumminsen hizkuntzen menpekota

ORIXE IKASTOLAKO HEZKUNTZA-KOMUNITATEA:

HEZIKETA EREDU BERRITZAILEA XXI.MENDEKO IKASTETXERAKO . Orixe ikastolak orain dela 3 urte “Urteko Elkarbizitza Plana eta Behatokia” sortzeko proiektua aukeratu zuen komunitate osoak aurrera eramateko. Marian Goikoetxea, Orixe ikastolako ikasketa burua eta Miren Arriet, zuzendaria Lehen urtean egindako lana Proiektuak markatzen dituen fase guztiak landu ziren: Sentsibilizazioa, Diagnostikoa, Planifikazioa, Jarraipena eta Ebaluazioa. Diagnostikoa egin zenean gurasoek informazio falta edo koordinazio falta zegoela adierazi zuten. Jangela 200 ikaslek erabiltzen dute, bi eraikuntzetan. Une hartan jangelako giroa txarra zen. Egoera ikusita jangelako langileak hasi ziren formakuntza egiten eta hobetuz joan dira. Ikasleen Tutoretza saioa ordutegian jarri zen proiektu honetan sartu zirenean. Tutoretza saioak dedikatu ziren jangelaz hitz egiteko, ikasleentzat inportantea zena tratatzeko eta bideratzeko. Hasieran bakarrik bazkariaz hitz egiten zuten baina hori tratatu eta gero kezkak joan dira al

GIPUZKOAKO ESKOLA TXIKIAK

Elenak, “HEZKUNTZA BERRIZTATZEKO PROIEKTUEI buruzko GIPUZKOAKO IX. JARDUNALDIETAN Eskola Txikietan egiten den lanean oinarritutako esperientzien berri emango digu. Elena irakaslea Eskola txikietako lanaren berriemale izango dugu Donostiako Miramoneko Kutxaespazioan, Newton Aretoan, maiatzaren 7an, ostiralean, 11:30etatik aurrera. Eskola Txikietan egiten den lanaren kontalari izango dugu Elena. Egunero-egunero, urtetan, ikasleek, gurasoek eta irakasleek egiten duten lana eta nola egiten duten lana ikustarazten saiatuko da. Gure lurraldean 26 eskola txiki ditugu eta bertan ia 1000 ikasle eta 150 irakasle. Abaltzisketa, Aduna, Aguinaga, Andatza, Aizarna, Aizarnazabal, Albiztur, Aleiza, Altzo, Angiozar, Arroa , Berrobi, Bidegoian, elgeta, Ereñozu, Errezil, Gaviria, Igeldo, Ikaztegieta, tsasondo, Lizartza, Oikia, Olaberria,zerain, Zizurkil eta Zubieta izango dira Elenak eskainiko dizkigun esperientzien Gipuzkoako eskola txikiak.