Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

IK-KI etiketa duten argitalpenak ikusgai

Ulermen proiektuak, gelako lana aberasteko modu bat

Badira bost urte Ordiziako Berritzegunean, Zegamako Aitxuri HLHI, Idiazabalgo A. Iparragirre HLHI, Beasaingo La Salle-S Jose, Legazpiko D. Agirre HLHI eta Haztegi Ikastola, eta Urretxuko Gainzuri HLHI eta Urretxu-Zumarraga Ikastolako irakasleek elkarrekin IK-KI Programa ezagutzen eta martxan jartzen hasi zirela. Eta mintegikideak 13-14 ikasturtean Finkatze fase batean sartu ziren aprendizaia kooperatiboan ikasitakoa eta martxan ipinitakoa sistematizatuz eta hiru eremuak (A-B-C) aurrera eramanez. Ondoren, eta beti ere aprendizaia kooperatiboa oinarria izanik, beste pauso batzuk emanez haratago joatea erabaki zen. Horrela azken 3 urteetan (2013-16) urrats hauek eman dira: • IK-KIren SISTEMATIZAZIOA lortzea zen ikastetxeko proiektu bezala – maiztasuna, talde planak, estrategiak aberastea- • Ikasleen AUTONOMIA/AUTORREGULAZIOA lortzeko bideak irekitzea eta EBALUAZIOA aberastea (Autoebaluazioa, ko-ebaluazioa ) • BLOOM TAXONOMIAREN ulermena eta planifikazioan txertatzea eta SEKUENTZI