Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA etiketa duten argitalpenak ikusgai

LAN PROIEKTUAK: IKASLEEN GAITASUNAK GARATZEKO ETA KOOPERATZEKO TESTUINGURUA. AIETE IKASTETXEA

Aiete ikastetxean sortu zenetik proiektuen metodologia lantzen hasi ziren.  Jardunaldietan kontatu digute lana nola planifikatzen duten, proiektu bat aurrera eramateko urratsak, ikaskuntza kooperatiboa nola txertatzen duten eta ingelesa nola dagoen integratuta.

HH eta LH Gaitasunen garapenaren esperientziak Donostiako La Salle ikastetxean. Ikaskuntza kooperatiboa Haur Hezkuntzan

Ainhoa Aristizabalek eta Xabier Mendizabalek proiektu hau aurrera eramateko La Salle ikastetxean duten antolaketa azaldu digute. Maila ezberdinetako irakaslez osatutako talde eragile bat daukate proposamenak egiteko, bideratzeko eta jarraipena egiteko. Garrantzi handia ematen diote egitura honi. Haur Hezkuntzan, kohesio lana adin guztietan eta ikasturte osoan zehar egiten dute. Lehen Hezkuntzan praktikan jarri dituzten egitura kooperatibo berberak probatzen hasi ziren, hasieran zailak iruditzen bazitzaizkien ere. Arkatzak erdira , Orri birakaria , 1-2-4,   Zenbakidun burua , Denok erantzuten dugu , Binaka lanean ... Egitura hauek paperaren gaineko lanak egiteko erabili ez ezik, beste jarduera eta egoera askotan aplikatzen dituzte: plastilinaz irudiak egiteko, puzzleak osatzeko, marrazteko, taldean hormairudiak egiteko... Adibidez, entzundako ipuin baten izenburua jartzeko denok erantzuten dugu  egitura erabiliz, taldeka pentsatzen dute eta zenbakidun burua erabiliz, pe...

IKASKETA KOOPERATIBOA HAUR HEZKUNTZAN

Maiatzaren 14ean, arratsaldean, Ainhoa Aristizabalek eta Xabier Mendizabalek azalduko digute nola ezartzen ari diren Ikasten kooperatu / Kooperatzen ikasi programa La Salle ikastetxean.  Ikastetxeak  ikaskuntza kooperatiboa bere lan egiteko eran txertatu nahi du eta lan egiteko ohiko modua bihurtu.  Etapa guztietako ikasleak aritzen dira modu kooperatiboan lan egiten. Ikasteetxearen ibilbidea eta oraingo egoera aipatuko dute.   IK talde eragile bat sortu zuten etapa bakoitzeko ordezkariez osatua eta  etapa guztietan hasi ziren egitura kooperatiboak lantzen. Komunikazio honetan, eskolan daramaten prozesua azalduko dute eta bereziki Haur Hezkuntzan egiten ari diren lana: kohesio lana, ikasleen taldekatzeak, egitura kooperatiboak. Helburuak, lorpenak eta zailtasunak aipatuko dituzte. I rakasleen elkar-lanaren eta hausnarketaren ondorioz HHn egiten dituzten egokitzapenak  kontatuko dizkigute.

LAN PROIEKTUAK: IKASLEEN GAITASUNAK GARATZEKO ETA KOOPERATZEKO TESTUINGURUA

Komunikazio hau Aiete Ikastetxean egiten ari diren lanaren ingurukoa da. Aiete ikastetxea duela 5 urte sortu zen auzo horri hezkuntza zerbitzu publikoa emateko.  Proiektuek jakin-mina eta ikasteko gogoa pizten dutela eta ikasleak beren ikasketa-prozesuaren parte izatera pasatzen direla badakigu. Baina zalantzak izaten ditugu curriculumean azaltzen diren gaitasun zein helburuak ez ote ditugun garatuko pentsatzen dugulako.  Aiete ikastetxeak proiektuka lan egitearen alde egin zuen apustu sortu zenetik. Irakasleek asko ikasten dute, ikasleekin batera motibatzen direlako. Proiektuak eta ikasketa kooperatiboa Aiete Ikastetxeko funtzionamenduaren parte eta markak dira. Hau da, proiektuak ez dira gela edo ziklo isolatu batean egiten: Irailetik ekaina arte, eta 2 urteko gelatik  hasita LHko 6. maila arte lantzen dira; lan kooperatiboa metodologia honen parte handi bat da. Jakin dezagun bada, nola egin lana proiektuka! Gaia erraza eta zabal bat hartuko dut...

IK-KI ESKOLA INKLUSIBORAKO BIDEA ERAIKITZEN

IK/KI Ikasteko Kooperatu-Kooperatzen ikasi programa Gipuzkoako Jardunaldietan aurkeztu genuen duela hiru urte. Handik aurrera esperientzia zabala eta interesgarria garatu dugu Gipuzkoako sei Berritzeguneetako ikastetxe askotan, eta hitzaldi-elkarrizketa honen bidez aurrerapauso berria emango dugu gure ibilbidean. Pere Pujolàs irakasleak gaurko egoeraren ikuspegi orokorra emango digu programa hau praktikan jartzen ari garenoi edo jarri nahi dutenei hausnartzen laguntzeko. Haur, Lehen eta-edo Bigarren Hezkuntzako zenbait irakaslek, bere esperientzian oinarrituta, erantzungo dituzte sortzen zaizkigun funtsezko galdera batzuk, haiek bizi duten etapa edo fasearen arabera: (sarrera, orokortzea edo sendotzea): Zergatik eta zertarako sartu gara honetan? Zer ekarpena egiten digu irakasleoi eta ikasleei? Zer nolako laguntza ematen digu metodologia honek era inklusiboagoan erantzuteko ikasle guztiei gelan? Zer nolako baldintzak izan dira ezinbestekoak emandako pausu bakoitzean aurreratu aha...

Ikasteko kooperatu/kooperatzen ikasi (IK/KI). Tailerren ekarpenak

Maitzak 10en an, Berriztapen Jardunaldietan izandako hiru tailerretan partaidetza handia izan zen eta ateratako ondorien artean honako hauek azpimarratu daitezke: Oso aukera ona da aniztasunari erantzuna emateko eskola inklusiboaren ildotik, ikasle guztien partaidetza eta ikasketa sustatzen duelako. Bestaldetik ikasleak beren ikasketen protagonistak bihurtzen dira, lana gero eta era autonomoagoa egiten dutelarik.  Irakasleearen rola aldatzen da, baita gela kudeatzeko modua ere. Lantzen diren beste alderdiak: gaitasunak, elkarbizitza eta arauak, elkarrenganako errespetua... Zaiasunak antematen dira: ikaleen rol aldaketak dakarren hausnarketa prozesua, erresistentziak,  ikastetxeen dinamika aldaketa, koordinazioa,familiei informazioa emateko beharra... Ondoan tailer bakoitzeko ekarpenen artxiboak eransten dira. HHko Tailerra: https://docs.google.com/open?id=0B1SljKmFRN-PWkRuS2dwRlBkN28 LHko Tailerra: https://docs.google.com/file/d/0B1SljKmFRN-PNXRfY3ZpVElTeFk/e...

Ikaskuntza kooperatiboa eskolan. Inklusioa lantzen...

Bigarren Hezkuntzako "Ikaskuntza Kooperatiboa" Tailerrean proiektu hau gehiago ezagutzeko gogoa azaldu zen. Bi ikastetxek azaldu zuten beraien esperientzia baina gehiago jakiteko beharra ere somatu zen.  Proiektua ezagutzeko Gipuzkoako 6 Berritzegunetara jo daiteke zuzenea egun hauetan, azalpena Pedagogia batzordeari edota Irakasle taldeari egiteko. BGak egin dezake proiektuaren azalpena ikastetxean eta Ikastetxeek BG mintegietan izango diren IK mintegietan hartu dezakete 2012-2013 ikasturtean. Ikastetxeetara zuzendutako Prestakuntza-Berrikuntza Proiektuen deialdia izan daiteke marko egokia irakasle taldea animatzeko. 2012-2013 ikasturtean zehar ikastetxeen arteko bisitak ere antolatzeko asmoa dugu Berritzeguneok, elkarrengandik ikasteko aukera paregabea bait da.  Hona hemen Pere Pujolasen aurkezpen bat Ikaskuntza Kooperatiboari buruzko hainbat kontzeptuetara hurbiltzen hasteko.
IK-KI proiektua BHn. Maiatzaren 10ean, Bigarren Hezkuntza Tailerra, 15:30-17:15 I kasketa kooperatiboari buruzko proiektu hau eskola inklusiboaren filosofian oinarritzen da, ikasgelan hezkuntza premia desberdinak dituzten ikasleei erantzuteko pentsatua dago eta curriculumeko eremu batzuetako eta besteetako heziketa jarduerak antolatzeko moduak proposatzen ditu, talde-lana egituratzearekin partehartze ekitatiboa eta  elkarreragina ahalbidetuz. ------------------------------------------ Aurkeztuko diren esperientziak : Beasain BHI: Lourdes Imaz, Ane Ibarrondo eta Koldo López Borobia Lauaizeta BHI: Mª Eugenia Lozano I kastetxean izandako prozesua proiektuarekin hasi zirenetik: Ø        IK-KI proiektuan egindako ibilbidea. Ø        Ikastetxea eta Irakasleei dagokienez: Koordinazioa eta prestakuntza nola bideratzen diren.  Irakasle taldea eta planifikazio eta komunikazio sistema… Ø  ...

Bikoteka Irakurtzen Lehen Hezkuntzan

Bikoteka irakurtzen Programa berdinen arteko tutoretzan eta aprendizai kooperatiboan oinarritzen da: ikaskide bikoteak, non bikoteko kide bakoitza ez den bestearen irakasle profesionala, jarduera egituratu batez bidez ikasten duena baizik. Ikasle tutorearentzat irakastea, ikasteko modu ona delako eta tutoratuarentzat, kide tutorearen laguntza egoki eta iraunkorra jasotzen duelako. Programa ikasleen arteko tutoretzaz eta famili tutoretzaz baliatzen da. Honengatik Ordiziako Jakintza Ikastolako eta Zegamako Aitxuri LHko irakasleez gain, Ordiziako ikasle bikote batek eta Zegamako ama alabek ere parte hartuko dute, bertatik bertara ezagutzera emateko ikasleen arteko eta familia tutoretza zertan diren.

IKTn erabilera didaktikoa eta lankidetzan ikasi. Lauaizeta BHI

Lauaizeta BHI Donostiako Intxaurrondo auzoan kokatuta dagoen DBHko ikastetxea da. 400 ikasle inguru ditu eta ikasleak Aitor Ikastola LH, Intxaurrondo LH eta Intxaurrondo Hegoa LH ikastetxeetatik datoz. Badira urte batzuk hainbat gai lantzen ari dela: • gelako metodologia aldaketa, ikasle guztiei erantzun egokia emate aldera eta inklusioaren marko batetan • IKTen erabilera didaktikoa geletan… Oinarrizko Konpetentzien garapena ikasle guztien eskubidea den neurrian eta ikastetxearen xede nagusi bezala jarriz, Lauaizetak IKTak eta aldaketa metodologikoa konpetentzien garapenaren zerbitzura jarri ditu. Aurkezpen honetan bi gai hauetan egindako ibilbidea ikusiko dugu, praktika onak azpimarratuz.

Bikoteka irakurtzen DBHn

Bikoteka irakurtzen programa berdinen arteko tutoretzan oinarritzen da. Helburua, irakurmena hobetzea, ikasleen arteko laguntzaren bidez. Esperientzia aurkeztuko dute bi ikastetxek: Dunboa BHI eta Langaitz BHI. Bakoitzak bere erabakiak hartu ditu programaren oinarrizko proposamena ikastetxera egokitzeko, eta hori azalduko dute ostegunean. Esperientzia bideo honetan ikus daiteke.

IKASKUNTZA KOOPERATIBOAREN ONURAK

2009ko Berrikuntza Proiektuen Jardunaldietan, Angel I. Pérez Gómez katedraduna entzuteko aukera izan genuen. Nola ez, bere azalpenak oinarrizko gaitasunen inguruan ibili ziren bira eta bira. Hitzaldi ezin-interesgarriago hartan , kooperazio kontzeptua behin baino gehiagotan nabarmendu zuen . Urtebete beranduago, IX. Jardunaldietan, Pere Pulolàs izan genuen "Cooperar para aprender, aprender a cooperar (CA/AC)" izenburupean duen tesia eta ikastetxeetan aplikatzeko programa eskainiz. Aurten, X. edizioan, David Durán aukeratu da, "Tutoría entre iguales" prozeduraren bidez ikasleekin irakurketa nola landu aurkezteko. Eta, egun berean, hiru ikastetxek (Urnietako Egape Ikastola, Urnietako Salesiarrak eta Asteasuko Pello Errota) euren kooperazio-esperientziak erakutsiko dizkigute (CA/AC). Zein da "suma y sigue" honen arrazoia? Erantzuna Angel I. Pérez Gómez irakasleak eman zigun Miramar Jauregian, besteak beste, kooperazioarekin lotutako hauek esanda : Curr...

BIKOTEKA IRAKURTZEN: PAREKOEN ARTEKO IKASKUNTZARAKO PROPOSAMEN BAT

David Duran Bartzelonako Unibertsitate Autonomako Psikologia Ebolutibo eta Hezkuntza Saileko irakaslea da. Berak aurkeztuko digun programa hezitzaile honek kideen arteko tutoretza erabiltzen du ikasleekin eta familiekin. Era berean familien partaidetza lantzen du, beti ere irakurketaren ulermena hobetzeko asmoz. Lankidetzako ikaskuntza metodo honek bikoteak osatzen ditu; rolen banaketa batetik abiatzen da (tutorea eta tutoretzapekoa), eta helburu komun bat lantzen da: irakurmena hobetzea. Hau guztia gidoi zehatz bat jarraituz egiten da. Familiek betetzen duten funtzioa ere oinarrizkoa da, eta Berritzeguneek parte hartzen duten irakasleen eta ikastetxe hauen sareko lana zaintzen dute. David Duran, profesor del Departamento de Psicología Evolutiva y de la Educación de la Universidad Autonoma de Barcelona nos presentará este programa educativo, que utiliza la tutoría entre iguales (con alumnos), y la implicación familiar, para mejorar la comprensión lectora. Este es un método de aprendiz...