Euskal Hezkuntza Sistemaren helburua zera da pertsona
integralak garatzea. Hau da, oinarrizko gaitasunak garatuta izatea da. Gaitasun
horien artean Gizarterako eta Herritartasunerako konpetentzia izanik, “Gorputzaldiak”
ekimena oso aproposa da gaitasun hori garatzeko eta gainera, Norberaren Autonomiarako
eta Ekimenerako, eta Giza, Arte eta Kulturarako gaitasunak ere lantzeko.
Eskola esparrura etorrita, Gorputz Hezkuntza arloa
bakarrik izan da gorputzarekiko trebeziak landu dituena. Baita ere esan,
tradizioz Dantzak izan duela presentzia ikastetxe gehienetan eskola orduz kanpoko
jardueretan, hautazkoa ekimen bezala, alegia. “Gorputzaldiak” ekimenak ,
berriz, dantza curriculumaren barruan, tresna pedagogiko bezala proposatzen du,
gaitasun fisiko eta motor, kognitibo, komunikaziozko, sozial eta afektiboen
garapen integrala lantzeko. Beraz, ekimen honetan proposatzen diren jarduerak
zehar-lerrokoak izanik, edozein irakaslek eta edozein arlotan aurrera eraman
daitezke.
Adituek diote, ikaskuntzan emaitza hobeak eta
inklusiboagoak lortu nahi izatez gero, ezinbestekoa dela gaitasun
sozio-emozionalak lantzea.
Aipatzen den Gorputzaldiak
ekimena esperimentala izan da aurten eta eskarmentua duten 6 ikastetxek hartu
dute parte eximen honetan.