Zientzia metodoa... Datorren maiatzaren 9ako arratsaldeko 15:00etan, Donostiako La Anunciata ikastetxeak bere Zientzia Proiektuak azalduko dizkigu Gipuzkoako Berrikuntza Jardunaldietan Juan Carlos Lizarazuren eskutik. Badira urte batzuk ikastetxe honek Metodo Zientifikoa bultzatzen duela DBH eta Batxilergoko mailetan batez ere. Ikasleen ikerketa gaitasuna bultzatzen saiatzen da: behaketa, interpretazioa, ekologia, ingurumena... hitzak ugari erabiltzen dira ikastetxeko dokumentuetan. Zientzia metodoa: behatu, galdetu, hipotesiak egin... Ikasleek egindako lanaren ondorioz hainbat txosten ekoizten dituzte. Behaketa eta galderen ondoren, hipotesiak egiten ikasten dute, esperimentazioa gauzatzen, ondorioak ateratzen, dokumentatzen, hipotesiak konfirmatzen edo errefuxatzen, galdera berriak egiten...ikasten dute. Ekinez ikasi. Eta egindako lanak partekatu egiten dituzte . "La Anunciata ikerketa" izena duen blogean ikusi daitezke aspalditik ikastetxeak dituen proiek...