Duela
12 urte hiru ikastetxeren fusioaren ondoren sortu zen Hirukide ikastetxea eta
horrekin batera gure Hezkuntza Proiektu berria.
Hasieratik
Bizikidetza jorratzeari garrantzia handia eman genion eta Adimen Emozionala
funtsezko oinarria izan da prozesu honetan.
Gaur
egun osatua dugun Bizikidetzaren kultura honi esker, eremu ezberdinetatik (bai
guraso, ikasle zein irakaslegoaren aldetik) denbora librean bizitzen diren
egoera ezberdinei erantzun egokia emateko grina sortu zen.
Hori
dela eta aurtengo ikasturtean Hezkidetza Planean biziki parte hartzea erabaki
genuen.
Plana
osatzerakoan oso garrantzitsua iruditu zaigu Hezkidetzaren gaia ere ikastetxeko proiektuaren barnean txertatzea.
Gure proiektua Adimen Anitzen paradigman oinarrituta dago eta zuzenki
erlazionatu dugu Pertsona arteko Adimenarekin. Modu honetara, Hezkidetzak gure
proiektua osatu egiten du. Bestalde, ikastetxea osatzen dugun eragile guztiak
planean kontutan hartzea ere funtsezkoa da: guraso, ikasle, irakasle, begirale…
Nahiz eta
hasi berritan egon, ematen ari garen pauso eta esperientziarekin gustora gaude.