Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldietan Amassorraingo Nekane Martiarenak eta Patrizia Sanchezek 5 urteko geletan txertaturik dituzten hainbat esperientzia aurkeztu zizkiguten.Gainera, beraien ahozko jarduna, argazki ugariz eta egunerokotasunean gelan dituzten material erabilgarriz lagundu zuten. Bikain! Esperientzien artean, besteren artean, honakoak jaso genituen: - “Pilota hiztuna” : zeinak eskolaz kanpotik dakarzkigun kontutxoez hitzegiteko txanda “arautua” ematen duen. - Elkarrekin (binaka, hirunaka...) egiten ditugun lanen argazki-album osotuak: haurrek idatziz ere jasotzen dute albumean kolaborazioan egindakoak, eta askotan gogora ekartzen dituzte elkarrekin egindako lan horiek. - “Harearen kutxa” : non haurrari bere barne munduaren adierazpenerako gelan aukera berri lasaigarri bat eskaintzen zaion. -“Nola nago?” esperientzia: emozioak aurpegi edota aldarte irudiei itxatxitako nor bere pintz
Jornada de proyectos de Innovación Educativa de Gipuzkoa