Ikasle baten anaiaren jaiotzak bidea eman zuen familia mota ezberdinez hitz egiteko eta aldi berean, gertakizun honek ikaslearengan sortu zituen emozioei hitzak ipini, konparitu, sozializatu eta emozio horiek sentimendua bilakatzeko . Familia eskolara gonbidatu eta elkarrizketatzea erabaki zuten.
Elkarrizketa transkribatzean,
horretarako dauden modu ezberdinez hausnartu eta sailkapen bat egin ondoren, gelakideen
artean transkribatzeko modu bat adostu zuten. Transkripzioa eskua artean
izatean, antzeztea otu zitzaien.
Antzezlanean zenbat disfrutatu zuten
ikusirik eta curriculumaren hainbat aspektu interesgarri lantzeko aukerak
antzeman eta gero, beste antzerki bat prestatzea erabaki zuten: “ERREGINAREN
FROGA”. Antzezleak zein izango ziren erabaki ostean, bestelako lanen zerrenda
egin eta lanari ekin zioten.
Behin antzezlana (atrezzoa,
gidoia, eskenatokia…) prest zutela ikustean, emanaldiak antolatzeari eta
planifikatzeari ekin zioten. Ordutegiak, ikusle talde kopurua, entsegu orokorrak.
Bidean kalkulu matematikoak,
testu ezberdinen ahozko zein idatzizko ekoizpenak, adierazpen grafikoak,
gorputz adierazpenak eta emozio pila...