Saltatu eta joan eduki nagusira

2019

2019ko Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen Jardunaldia: Ebaluazioak badu xarma (laburpena)

Begoña Burgoa. Kanpoko ebaluazioetatik gelara, irakats-estiloa. Konpetentziak, transferentzia matematikatik zientziara, genero ikuspegian oinarrituz

Hitzak, galderak, esaldiak, konparazioak, ilustrazioak, baita irudi literarioren bat ere ekarri dizkigu Begoña Burgoa Etxaburuk Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldia hasteko. Ez zuen lan erraza; nor da gauza kanpoko ebaluaziotik ikasgelara salto eginez, matematikatik zientzietarako transferentzia aztertzeko genero ikuspegiarekin? Bada hori izan da Burgoak egin duena.
Ponentzia entzun diogunok eskertuko dugu berriz ere bideoa ikustea konpetentzia eta transferentziaren artean dagoen erlazioa ulertzeko, nesken eta mutilen espektatibak -intuizioz haratago- berriz ere zeintzuk diren egiaztatzeko, neskek eta mutilek emozioak bizitzeko dituzten moduak ikaste prozesuan nola eragiten duten erreparatzeko… Alegia, Begoña Burgoak esandakoaren dimentsio osoa gureganatzeko.
Eta taldean ikusiz gero, aprobetxatu dezakegu egileak ikerketari esker topatu duen errealitate horren atzean zein arrazoi dauden eztabaidatzeko. Eta hezitzaileak garen aldetik nola eragin dezakegun pentsatzeko.

Igeldo LHko esperientzia. Aprendiendo con Danio 

Igeldoko ikastetxean Aprendiendo con Danio proiektuaren bitartez konpetentzia zientifikoa lantzeko esperientzia esanguratsu eta dinamikoa aurkeztu digute, non lehen hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleek metodo zientifikoak barne hartzen dituen prozesuak jarraituz, Danio arrain zebraren ugalketa eta garapena aztertu duten zuzenean.


Arrasate BHIko esperientzia. Irakurketa Plana: Irakurriaren ulermena

Arrasate BHIk bere Irakurketa Planaren esperientzia azaldu zuen. Koordinazio pedagogiko horizontala eta (Talde bakoitzeko Irakas taldea) eta bertikala (mintegiak) erabiliz, Pedagogia batzordea eta Zuzendaritza taldearen arteko egitura artikulatu baten bidez, ikastetxe lanak eta adostastasunak lantzen dira.
Hasierako abiapuntua partetekatu batetik hasita, DBHn ikasleen ulermena ez dago behar bezala garatua, Irakurtzeko konpetentzia sistematikoki arlo, ikasgai eta eremu guztietan lantzea erabakitzen da. Irakurketa jarduerak areagotzea eta ulermen estrategiak garatzea izango da denon helburu adostua, ulermena klasean lantzeko prozesu bat izango delarik.
Ulermen jarduerak, Unitate Didaktikaoren hasieran, garapenean edo bukaeran garatu daitezke, testuen egokitasuna zainduz (gaurkotasuna, edukiekin lotura, testu anitzak eta multimodalak, ikasleen interesa eta aurrezagutzekin lotuko direnak…).
Irakurketa prozesuari era koordinatua lantzen da irakasgai guztietan irakurri aurretik, bitartean eta ondoren. Ulermen jarduerak gelan garatzeko metodologia ere kontutan hartzen da (irakurketa partekatua, bikoteka irakurri…). Eta ikasleek bere ulermenaren autoebaluazioa ere egiten dute.



Iñaki Ruiz. Hiru pilula berritsu

Iñaki Ruizek Kalitatea Hezkuntzan aurkeztu zigun eta sarearen barruan ikasturte honetan abiatu duten egitasmo bat:  BERRtsu TABERNA.
San Telmo museoan egindako jardunaldian giro lasai batean hainbat ikastetxek garatzen ari diren proiektuak aurkeztu zituzten 5 minutuz, horrela, egoera desberdinak ezagutzeko aukera dago eta gehiago jakiten jarraitu nahi izanez gero, hizlariarekin harremanetan jarri. Hiru adibide praktiko ekarri zituen: "web orria eta twitter", "STEAM" eta "Poriektu etikoak (eguzki labea)".
Loturak aurkezpenean daude.


Neus Sanmartí. La evaluación: motor de cambio

Maiatzaren 29an Gipuzkoako Beriztapen Jardunaldietan, Neus Sanmarti Bartzelonako Unibertsitate irakasle emeritoak, “Ebaluazioa, aldaketarako motorra” ekarpenean, hainbat erronka azaldu zizkigun:
  • Ebaluazioak ikasteko balio duela pentsatzearen erronka. Ebaluazioaren prozesoak hiru faseak kontutan harturik: a-datu bilketa (galdera, marrazki, bideo, behaketa, ikaslearen karpetaren bidez….), b- atuen azterketa (irizpide gidoiak, errubrikak…erabiliz) eta azkenik, erabakiak hartzea (ikaste prozesua erregulatuko duena, eta kalifikaziorakoa ere emango duena) 
  • Erabaki egokiak hartuz, Ikasleek bere burua ebaluatzen ikasi dezaten dugu bigarren erronka. Lanaren helburua ezagutzen dutelako, lana planifikatzen dakielako eta ebaluazio irizpideak hautematen dakielako 
  • Hirugarren erronka, ikasle eta irakasleek, ebaluazio irizpideak adostearena da, zer eta nola hobetu daitekeen jakiteko 
  • Ikasteko erritmo desberdinak eta komunikazio trebeziak kontutan hartzea da laugarren erronka Ikasle desberdinek modu anitzetan jasotzen dituzte datuak, aztertzen dituzte eta erabakiak hartzen dituzte, feedbacka maiz erabiltzen da beraiekin, dituzten zailtasunen inguruko galderak eta laguntza eskatzen dute. 
  • Familiekin, seme-alaben ikaskuntza partekatzea da bostgarren helburua, triangulazioa erabiliz, familiek informazioaren erabilgarritasuna eta zertan lagundu dezaketen modu egokiak hauteman dezaten.

Laburpen kritikoa: Beatriz Egizabal- Kontu Kantoi