Maiatzaren 14ean, arratsaldean, Ainhoa Aristizabalek eta Xabier
Mendizabalek azalduko digute nola ezartzen ari diren Ikasten kooperatu /
Kooperatzen ikasi programa La
Salle ikastetxean.
Ikasteetxearen ibilbidea eta oraingo egoera aipatuko
dute. IK talde eragile bat sortu zuten etapa bakoitzeko ordezkariez osatua eta etapa guztietan hasi ziren egitura
kooperatiboak lantzen. Komunikazio honetan, eskolan daramaten prozesua
azalduko dute eta bereziki Haur Hezkuntzan egiten ari diren lana: kohesio lana, ikasleen taldekatzeak, egitura kooperatiboak. Helburuak, lorpenak eta zailtasunak aipatuko dituzte. Irakasleen elkar-lanaren eta hausnarketaren ondorioz HHn egiten dituzten egokitzapenak kontatuko dizkigute.