Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2018

Aurkezpenak

JAVIER MARTÍNEZ ALDANONDO "El músculo de aprender" Ikastetxe eta irakasle batzuek erronkak eta eskaerak aprobetxatu egiten dituzte, aldaketak ulertzen dituzte, behar berrietara egokitzen dira eta bere ikasle eta irakasleen konpetentzien garapena hobetzen dute. Beste batzuk aldiz, gaindituta sentitzen dira, aldaketak inposaketa gisa edo zentzugabekeri gisa bizitzen dituzte, behar dituzten baliabideak eta baldintzak falta zaizkiela uste dute… Zergatik gertatzen da hori? Zeintzuk dira gakoak aurreratzeko eta ikasteko era indibidualean eta talde gisa, bai gelan bai ikastetxean?  Galdera konplexu hauen erantzuna bilatzen laguntzeko gurekin izango dugu Javier Martinez Aldanondo . Txilen bizi den donostiar honek ezagutzaren kudeaketa landu du urte luzeetan eta Espainiako eta Amerikako zenbait Unibertsitatetan ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu gai honen inguruan. Halaber, ezagutzaren kudeaketarako kontsultorea da ONUn, Munduko Bankuan eta Garapeneko Banku Interameri