Saltatu eta joan eduki nagusira

IKAS TRESNA DIGITALEN ERABILERA LANKIDETZA SUSTATZEKO

Tresna digitalak oso interesagarriak dira ikastetxeetan, pertsona desberdinen artean amankomuneko lan bat garatu behar denean. Lankidetza errezten da tresna digitalekin.
Ponentzia honetan bigarren hezkuntzako Donostiako hiru ikastetxe ditugu, maiatzaren 14an, arratsaldean, bakoitza esperientzia ezberdin batekin:

- Zubiri-Manteo BHI: 


Ikastetxe nahiko handia, hiru eraikuntzetan banandua, DBH, Batxillergo eta goi mailako eta erdi mailako ziklo formatiboak ematen ditu.

Zuen arazo bat zen irakasleen arteko koordinazio eta informazioa aurrera eramatearena.
Arazo honi aurre egiteko sortu dute, Google Apps-ek ematen dituen aukeretan onarrituz, gune bat, irakasleek erabiltzeko pentsatuta: Zubiri-Manteo Sitea, eta hau da azalduko diguten esperientzia.
Kasu honetan, beraz, lankidetza irakasleen artekoa da.


- Lauaizeta BHI:


Intxaurrondo auzoan kokatuta dagoen ikastetxea. Auzoko institutu publikoa da. Ikasle gehienak etortzen zaizkie Intxaurrondo Hegoa, Intxaurrondo Ikastola eta Aitor Ikastolatik.

Ikastetxe honetan sortu dute aldizkari digitala "Iprentsa" izendatu dutena eta osatzen dute, ibilbidea konpartitzen duten Lehen Hezkuntzako beste ikastetxe horiekin batera.
Beraz, esperientzia honetan, lankidetza sustatzen da ikastetxen desberdinen artean.
Aldizkaria da "eskaparate" ezin hobea ikastetxeetan egiten ari den lana erakusteko.
Hona hemen 11. alea: http://www.euskalnet.net/lauaizeta/iPrentsa11/


- La Salle Donostia:


Donostiako Loiola auzoan kokatuta, HH, LH eta BHko itunpeko ikastetxea. Google APPsen bidez lan kooperatiboa aurrera eramaten dute. Bere esperientzia oinarritzen da Google Drive-ren erabileran, gela barruan ikasleekin. 

Esperientzia honen bitartez esan daiteke hobetu dela gelaren komunikazioa bai ikasleen artean bai irakasleekikoa ere.
Kasu honetan, kooperazioa lortzen da gela barruan, ikasleen artean.