Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: May, 2015

LAN PROIEKTUAK: IKASLEEN GAITASUNAK GARATZEKO ETA KOOPERATZEKO TESTUINGURUA. AIETE IKASTETXEA

Aiete ikastetxean sortu zenetik proiektuen metodologia lantzen hasi ziren. 
Jardunaldietan kontatu digute lana nola planifikatzen duten, proiektu bat aurrera eramateko urratsak, ikaskuntza kooperatiboa nola txertatzen duten eta ingelesa nola dagoen integratuta.

HHKO KUDEAKETA ERAGINKORRA: HURBILEKO ZENBAIT ESPERIENTZIA ABERASGARRI!

Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldietan Amassorraingo Nekane Martiarenak eta Patrizia Sanchezek 5 urteko geletan txertaturik dituzten hainbat esperientzia aurkeztu zizkiguten.Gainera, beraien ahozko jarduna, argazki ugariz eta egunerokotasunean gelan dituzten material erabilgarriz lagundu zuten. Bikain!


Esperientzien artean, besteren artean, honakoak jaso genituen:

- “Pilota hiztuna”: zeinak eskolaz kanpotik dakarzkigun kontutxoez hitzegiteko txanda “arautua” ematen duen.






-Elkarrekin (binaka, hirunaka...) egiten ditugun lanen argazki-album osotuak: haurrek idatziz ere jasotzen dute albumean kolaborazioan egindakoak, eta askotan gogora ekartzen dituzte elkarrekin egindako lan horiek.






-“Harearen kutxa”: non haurrari bere barne munduaren adierazpenerako gelan aukera berri lasaigarri bat eskaintzen zaion.






















-“Nola nago?”esperientzia: emozioak aurpegi edota aldarte irudiei itxatxitako nor bere pintza erregulatzaileen bitartez bideratzen dira.






HEZKIDETZA : Berdintasunean Hezi

GORPUTZALDIAK.EMOZIOAK LANTZEN

Euskal Hezkuntza Sistemaren helburua zera da pertsona integralak garatzea. Hau da, oinarrizko gaitasunak garatuta izatea da. Gaitasun horien artean Gizarterako eta Herritartasunerako konpetentzia izanik, “Gorputzaldiak” ekimena oso aproposa da gaitasun hori garatzeko eta gainera, Norberaren Autonomiarako eta Ekimenerako, eta Giza, Arte eta Kulturarako gaitasunak ere lantzeko. Eskola esparrura etorrita, Gorputz Hezkuntza arloa bakarrik izan da gorputzarekiko trebeziak landu dituena. Baita ere esan, tradizioz Dantzak izan duela presentzia ikastetxe gehienetan eskola orduz kanpoko jardueretan, hautazkoa ekimen bezala, alegia. “Gorputzaldiak” ekimenak , berriz, dantza curriculumaren barruan, tresna pedagogiko bezala proposatzen du, gaitasun fisiko eta motor, kognitibo, komunikaziozko, sozial eta afektiboen garapen integrala lantzeko. Beraz, ekimen honetan proposatzen diren jarduerak zehar-lerrokoak izanik, edozein irakaslek eta edozein arlotan aurrera eraman daitezke. Adituek diote, ikaskun…

Elkarrizketatik Antzerkira. Elgoibar LHIko esperientzia.

Ikasle baten anaiaren jaiotzak bidea eman zuen familia mota ezberdinez hitz egiteko eta aldi berean, gertakizun honek ikaslearengan sortu zituen emozioei hitzak ipini,  konparitu, sozializatu eta emozio horiek sentimendua bilakatzeko . Familia eskolara gonbidatu eta elkarrizketatzea erabaki zuten.
Elkarrizketa transkribatzean, horretarako dauden modu ezberdinez hausnartu eta sailkapen bat egin ondoren, gelakideen artean transkribatzeko modu bat adostu zuten. Transkripzioa eskua artean izatean, antzeztea otu zitzaien.
Antzezlanean zenbat disfrutatu zuten ikusirik eta curriculumaren hainbat aspektu interesgarri lantzeko aukerak antzeman eta gero, beste antzerki bat prestatzea erabaki zuten: “ERREGINAREN FROGA”. Antzezleak zein izango ziren erabaki ostean, bestelako lanen zerrenda egin eta lanari ekin zioten.
Behin antzezlana (atrezzoa, gidoia, eskenatokia…) prest zutela ikustean, emanaldiak antolatzeari eta planifikatzeari ekin zioten. Ordutegiak, ikusle talde kopurua, entsegu orokorrak. …

IKAS TRESNA DIGITALEN ERABILERA LANKIDETZA SUSTATZEKO

Tresna digitalak oso interesagarriak dira ikastetxeetan, pertsona desberdinen artean amankomuneko lan bat garatu behar denean. Lankidetza errezten da tresna digitalekin.
Ponentzia honetan bigarren hezkuntzako Donostiako hiru ikastetxe ditugu, maiatzaren 14an, arratsaldean, bakoitza esperientzia ezberdin batekin:

- Zubiri-Manteo BHI: 

Ikastetxe nahiko handia, hiru eraikuntzetan banandua, DBH, Batxillergo eta goi mailako eta erdi mailako ziklo formatiboak ematen ditu.
Zuen arazo bat zen irakasleen arteko koordinazio eta informazioa aurrera eramatearena.
Arazo honi aurre egiteko sortu dute, Google Apps-ek ematen dituen aukeretan onarrituz, gune bat, irakasleek erabiltzeko pentsatuta: Zubiri-Manteo Sitea, eta hau da azalduko diguten esperientzia.
Kasu honetan, beraz, lankidetza irakasleen artekoa da.


- Lauaizeta BHI:

Intxaurrondo auzoan kokatuta dagoen ikastetxea. Auzoko institutu publikoa da. Ikasle gehienak etortzen zaizkie Intxaurrondo Hegoa, Intxaurrondo Ikastola eta Aitor Ikastolatik.
Ikaste…

Alegiko Aralar BHIko Hezkidetza Plana

Andu Martinezek azaldu digu bere institutuan nola bideratu duten hezkidetzaren gaia. Hezkidetza ez dute jorratu beste gai bezala baizik ikastetxeko jarrera edo identitate moduan landu dute. Horretarako klaustroaren sentsibilizazioa sustatu dute eta hortik aurrera ikasleena, bai tutoretza saioetan, gainerako ikasgaietan betaurreko moreak jantzita, pasabidetan, patioan, sare sozialetan eta bai eta gaztetxean eta gurasoekin ere.

Twitter-a ikasgelan hezkidetza lantzeko beste bide bat.

Eibarko Itzio BHIko Maitane Urangak eta Silvia Zaratek azaldu dute Twitter-a nola erabili duten lankidetza lantzeko. Izan ere, ohartuta ikasleek Twitter-a aisialdi tresna moduan ikusten dutela, erabili dute beraien iritzia emateko gaitasuna jorratzeko. Horretarako gehien bat Clara Campoamor sufragista eta bere garaia arakatu dute.

Azpeitia eta Azkoitiako ikastetxeak, udalekin batera elkar lanean hezkidetzaren mesedetan.

Mikel Alberdik kontatu digu Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako bailarako esperientzia. Bertako 7 ikastetxek hiru udalekin, hainbat elkarte eta Arremanitz kooperatibarekin batera hezkidetza lantzeko programa komun bat harilkatu dute: informazio saioak, egun bereziak, toki ilunen pintaketa...


HH eta LH Gaitasunen garapenaren esperientziak Donostiako La Salle ikastetxean. Ikaskuntza kooperatiboa Haur Hezkuntzan

Ainhoa Aristizabalek eta Xabier Mendizabalek proiektu hau aurrera eramateko La Salle ikastetxean duten antolaketa azaldu digute. Maila ezberdinetako irakaslez osatutako talde eragile bat daukate proposamenak egiteko, bideratzeko eta jarraipena egiteko. Garrantzi handia ematen diote egitura honi.

Haur Hezkuntzan, kohesio lana adin guztietan eta ikasturte osoan zehar egiten dute.

Lehen Hezkuntzan praktikan jarri dituzten egitura kooperatibo berberak probatzen hasi ziren, hasieran zailak iruditzen bazitzaizkien ere. Arkatzak erdira, Orri birakaria, 1-2-4,Zenbakidun burua, Denok erantzuten dugu, Binaka lanean...

Egitura hauek paperaren gaineko lanak egiteko erabili ez ezik, beste jarduera eta egoera askotan aplikatzen dituzte: plastilinaz irudiak egiteko, puzzleak osatzeko, marrazteko, taldean hormairudiak egiteko...

Adibidez, entzundako ipuin baten izenburua jartzeko denok erantzuten dugu egitura erabiliz, taldeka pentsatzen dute eta zenbakidun burua erabiliz, pentsatutakoa partekatzen du…

Proiektuen metodologia gauzatzen: Irungo Hirubide BHIko esperientzia

Irungo Hirubide BHIn 2013/2014 ikasturtean hasi ziren proiektuen metodologia lantzen. Hasteko, Irungo Berritzeguneak antolatutako Bidasoa eta Oarsoaldeko Jardunaldietan  bi ikastarotan izan ziren. Horren ondoren, Ikastetxean klaustro guztirako prestakuntza egin eta gero, aurretik eginak ziren zenbait proiektu ikasleekin landu zituzten.
Esperientzia ondo baloratu zenez, jarraitzea erabaki zuten eta bertako irakasle asko proiektu propioak diseinatzera eta garatzera ekin zioten.
Ikasturte honetan, jarraitu dute proiektuak egiten eta berauek ikasleekin lantzen.
Jardunaldietan, horietako proiektu batzuk aurkeztuko dizkigute: Uraren kontsumo jasangarrria / I love water ; Kotxe berri bat erostea goaz, aukeratzen lagundu nahi? ; Leo y veo (aldameneko marrazki zoragarri hau , proiektu horretan ikasle batek egindakoa da) eta Gure eskolako book-trailerrak.
Hizlariak, hurrenez hurren, Aloña Agirre, Amaia Herrero, Mertxe Bermejo eta Arantxa Galdos, izango dira

Kotxe berriaren proiektua (Aloña Agirre)



I…

SEIN PROIEKTUA ETA IK/KI

Irungo La Salle ikastetxean, azken ikasturte hauetan beren SEIN proiektuak eta IK/KI metodologia
uztartzeko pausu batzuk eman dituzte. SEIN proiektuak DBH maila guztietan ezarrita dago duela hamar bat ikasturte. Hauek dira proeiktu hauen ezaugarriak: DBHko maila guztietan. 

Proiektu interdisziplinalen bidez ikasten da. Kooperazioan oinarritzen da. Problemei irtenbidea aurkitzeko modu sortzailea. Proeiktu hauetan ikasleen aprendizai esanguratsua, partaidetza eta autonomia bultzatzen dute, baita kooperazioa ere. 

Hori dela eta IK/KI programak eskeintzen duena oso ondo lotzen da SEIN proiektuekin. IK/KI programarekin duela denbora gutxiago hasi dira ikastetxeko etapa guztietan, hau da HH, LH, BH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketan ere. 


Azalpen honetan adieraziko digute uztarketa hau nola egiten den eta nolako proiektuak eramaten dituzten aurrera.

GELAKO KUDEAKETA ERAGINKORRA HHn: GAITASUNAK, KOOPERAZIOA ETA ONGIZATEA HELBURU

Zer du oinarrian gelako kudeaketa eraginkor batek? 

Galdera horri erantzun nahi dio aurkezpen honek. Horretarako. Amassorrain Ikastotako 5 urteko geletako tutoreek, Nekanek eta Patriziak, gelan, eguneroko dinamikan txertatuak dituzten esperientzia interesgarri bezain aberatsak aurkeztuko dizkigute. 


Esperientzia hauek guztiak haurren beharrak behatzetik eta entzutetik eratortzen dira. Izan ere, ikaslearen nahiak, asmoak, aldarteak, ardurak, ekimenak, proposamenak eta besteri lekua ematean dago gakoa; alegia, ikaslea hezkuntza asmoaren partaide aktibo egitean.




Partaidetza eta guztioan hitza sustatzen dituen gela batek, beraz, oinarrian motibazioa ezezik, errespetua, denon onarpena, autonomia, sormena, elkarrekintza eta talde pertenentzia zein kohesioa bideratzen ditu.



Horrenbestez, kudeaketa eraginkorrak, irakas-ikaskuntza prozesua natural bihurtzen du, hura haurraren adin-garapen ezaugarrietara egokitzen delako; eta noski, denon ongizaterako begirada etengabea sustatzen duelako.


Esperientz…

IKASKETA KOOPERATIBOA HAUR HEZKUNTZAN

Maiatzaren 14ean, arratsaldean, Ainhoa Aristizabalek eta Xabier Mendizabalek azalduko digute nola ezartzen ari diren Ikasten kooperatu / Kooperatzen ikasi programa La Salle ikastetxean. 


Ikastetxeak  ikaskuntza kooperatiboa bere lan egiteko eran txertatu nahi du eta lan egiteko ohiko modua bihurtu. Etapa guztietako ikasleak aritzen dira modu kooperatiboan lan egiten.





Ikasteetxearen ibilbidea eta oraingo egoera aipatuko dute.  IK talde eragile bat sortu zuten etapa bakoitzeko ordezkariez osatua eta  etapa guztietan hasi ziren egitura kooperatiboak lantzen. Komunikazio honetan, eskolan daramaten prozesua azalduko dute eta bereziki Haur Hezkuntzan egiten ari diren lana: kohesio lana, ikasleen taldekatzeak, egitura kooperatiboak. Helburuak, lorpenak eta zailtasunak aipatuko dituzte. Irakasleen elkar-lanaren eta hausnarketaren ondorioz HHn egiten dituzten egokitzapenak  kontatuko dizkigute.

LAN PROIEKTUAK: IKASLEEN GAITASUNAK GARATZEKO ETA KOOPERATZEKO TESTUINGURUA

Komunikazio hau Aiete Ikastetxean egiten ari diren lanaren ingurukoa da. Aiete ikastetxea duela 5 urte sortu zen auzo horri hezkuntza zerbitzu publikoa emateko. 


Proiektuek jakin-mina eta ikasteko gogoa pizten dutela eta ikasleak beren ikasketa-prozesuaren parte izatera pasatzen direla badakigu. Baina zalantzak izaten ditugu curriculumean azaltzen diren gaitasun zein helburuak ez ote ditugun garatuko pentsatzen dugulako.  Aiete ikastetxeak proiektuka lan egitearen alde egin zuen apustu sortu zenetik. Irakasleek asko ikasten dute, ikasleekin batera motibatzen direlako. Proiektuak eta ikasketa kooperatiboa Aiete Ikastetxeko funtzionamenduaren parte eta markak dira. Hau da, proiektuak ez dira gela edo ziklo isolatu batean egiten: Irailetik ekaina arte, eta 2 urteko gelatik  hasita LHko 6. maila arte lantzen dira; lan kooperatiboa metodologia honen parte handi bat da.
Jakin dezagun bada, nola egin lana proiektuka! Gaia erraza eta zabal bat hartuko dute: Izaki bizidunak, ziklo guztietan err…

EGUZKITZAKO PROIEKTUAK ELKARLANEAN