Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: May, 2013

Construyendo una escuela inclusiva a través de proyectos

Begoña Martínez Domínguez


EHUko Irakaslea (Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea – Didaktika eta Antolakuntza Eskolar Saila)

Begoñaren eskutik aukera izango dugu hausnartzeko, ikasteko, antzemateko… nola lotu teoria eta praktika guztiok barne hartzen dituen eskola batean.

Urte luzeetan izan dugu bide lagun eremu ezberdinetan eta ugariak izan dira Hezkuntza Sistemari egin dizkion ekarpenak:

- Unibertsitatean irakasle eta ikerlari moduan

- Hainbat ikastetxetan lankide gisa teoria eta praktika uztartzeko duen konpromezuari eutsiz

- Gizarte eragileekin, gizarte eta hezkuntza alorrak ezinbestean elkarrekin joan behar direla sinestuta baitago.

Disziplinartekotasuna eta  proiektuak tresnak bihurtu nahi izan ditu eskolan dagoen aniztasunari erantzuteko.

Bere ibilbide profesionalean irmoki heldu dio “ANIZTASUNA” gaiari, konstante bat izan da bere ikerketetan eta praktiketan “baztertzeko arriskuan” daudenen aldeko apostua, ondorioz, erraz topatuko duzue bere izena, bere presentzia, in…

La Anunciata Ikastetxean Hezkuntza Zientifiko Proiektuen bidez...

Datorren maiatzaren 9ako arratsaldeko 15:00etan, Donostiako La Anunciata ikastetxeak bere Zientzia Proiektuak azalduko dizkigu Gipuzkoako Berrikuntza Jardunaldietan Juan Carlos Lizarazuren eskutik.

Badira urte batzuk ikastetxe honek Metodo Zientifikoa bultzatzen duela DBH eta Batxilergoko mailetan batez ere. Ikasleen ikerketa gaitasuna bultzatzen saiatzen da: behaketa, interpretazioa, ekologia, ingurumena... hitzak ugari erabiltzen dira ikastetxeko dokumentuetan.


Ikasleek egindako lanaren ondorioz hainbat txosten ekoizten dituzte. Behaketa eta galderen ondoren, hipotesiak egiten ikasten dute, esperimentazioa gauzatzen, ondorioak ateratzen, dokumentatzen, hipotesiak konfirmatzen edo errefuxatzen, galdera berriak egiten...ikasten dute. Ekinez ikasi.

Eta egindako lanak partekatu egiten dituzte. "La Anunciata ikerketa" izena duen blogean ikusi daitezke aspalditik ikastetxeak dituen proiektuak eta sariak: besteak beste Pasaiako trafikoa, atzo gaur eta bihar edo Makarrastegi erre…