Saltatu eta joan eduki nagusira

IKASKETA KOOPERATIBOA HAUR HEZKUNTZAN

Maiatzaren 14ean, arratsaldean, Ainhoa Aristizabalek eta Xabier Mendizabalek azalduko digute nola ezartzen ari diren Ikasten kooperatu / Kooperatzen ikasi programa La Salle ikastetxean. 



Ikastetxeak  ikaskuntza kooperatiboa bere lan egiteko eran txertatu nahi du eta lan egiteko ohiko modua bihurtu. Etapa guztietako ikasleak aritzen dira modu kooperatiboan lan egiten.





Ikasteetxearen ibilbidea eta oraingo egoera aipatuko dute.  IK talde eragile bat sortu zuten etapa bakoitzeko ordezkariez osatua eta  etapa guztietan hasi ziren egitura kooperatiboak lantzen. Komunikazio honetan, eskolan daramaten prozesua azalduko dute eta bereziki Haur Hezkuntzan egiten ari diren lana: kohesio lana, ikasleen taldekatzeak, egitura kooperatiboak. Helburuak, lorpenak eta zailtasunak aipatuko dituzte. Irakasleen elkar-lanaren eta hausnarketaren ondorioz HHn egiten dituzten egokitzapenak  kontatuko dizkigute.