Saltatu eta joan eduki nagusira

HEZKIDETZA : Berdintasunean Hezi









 Duela 12 urte hiru ikastetxeren fusioaren ondoren sortu zen Hirukide ikastetxea eta horrekin batera gure Hezkuntza Proiektu berria.
Hasieratik Bizikidetza jorratzeari garrantzia handia eman genion eta Adimen Emozionala funtsezko oinarria izan da prozesu honetan. 
Gaur egun osatua dugun Bizikidetzaren kultura honi esker, eremu ezberdinetatik (bai guraso, ikasle zein irakaslegoaren aldetik) denbora librean bizitzen diren egoera ezberdinei erantzun egokia emateko grina sortu zen.
Hori dela eta aurtengo ikasturtean Hezkidetza Planean biziki parte hartzea erabaki genuen.
Plana osatzerakoan oso garrantzitsua iruditu zaigu Hezkidetzaren gaia ere  ikastetxeko proiektuaren barnean txertatzea. Gure proiektua Adimen Anitzen paradigman oinarrituta dago eta zuzenki erlazionatu dugu Pertsona arteko Adimenarekin. Modu honetara, Hezkidetzak gure proiektua osatu egiten du. Bestalde, ikastetxea osatzen dugun eragile guztiak planean kontutan hartzea ere funtsezkoa da: guraso, ikasle, irakasle, begirale…
Nahiz eta hasi berritan egon, ematen ari garen pauso eta esperientziarekin gustora gaude.