Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: May, 2011

Bikoteka Irakurtzen Lehen Hezkuntzan

Bikoteka irakurtzen Programa berdinen arteko tutoretzan eta aprendizai kooperatiboan oinarritzen da: ikaskide bikoteak, non bikoteko kide bakoitza ez den bestearen irakasle profesionala, jarduera egituratu batez bidez ikasten duena baizik. Ikasle tutorearentzat irakastea, ikasteko modu ona delako eta tutoratuarentzat, kide tutorearen laguntza egoki eta iraunkorra jasotzen duelako. Programa ikasleen arteko tutoretzaz eta famili tutoretzaz baliatzen da.
Honengatik Ordiziako Jakintza Ikastolako eta Zegamako Aitxuri LHko irakasleez gain, Ordiziako ikasle bikote batek eta Zegamako ama alabek ere parte hartuko dute, bertatik bertara ezagutzera emateko ikasleen arteko eta familia tutoretza zertan diren.


IKTn erabilera didaktikoa eta lankidetzan ikasi. Lauaizeta BHI

Lauaizeta BHI Donostiako Intxaurrondo auzoan kokatuta dagoen DBHko ikastetxea da. 400 ikasle inguru ditu eta ikasleak Aitor Ikastola LH, Intxaurrondo LH eta Intxaurrondo Hegoa LH ikastetxeetatik datoz.

Badira urte batzuk hainbat gai lantzen ari dela:
• gelako metodologia aldaketa, ikasle guztiei erantzun egokia emate aldera eta inklusioaren marko batetan
• IKTen erabilera didaktikoa geletan…

Oinarrizko Konpetentzien garapena ikasle guztien eskubidea den neurrian eta ikastetxearen xede nagusi bezala jarriz, Lauaizetak IKTak eta aldaketa metodologikoa konpetentzien garapenaren zerbitzura jarri ditu.

Aurkezpen honetan bi gai hauetan egindako ibilbidea ikusiko dugu, praktika onak azpimarratuz.

Bikoteka irakurtzen DBHn

Bikoteka irakurtzen programa berdinen arteko tutoretzan oinarritzen da. Helburua, irakurmena hobetzea, ikasleen arteko laguntzaren bidez.

Esperientzia aurkeztuko dute bi ikastetxek: Dunboa BHI eta Langaitz BHI.
Bakoitzak bere erabakiak hartu ditu programaren oinarrizko proposamena ikastetxera egokitzeko, eta hori azalduko dute ostegunean.

Esperientzia bideo honetan ikus daiteke.

IES Barandiaran BHI (Leioa): Hizkuntza Marko Hirueleduna (HMH) DBHn

Gizarte honetan hizkuntzek duten garrantzia kontutan harturik, Hezkuntza Sailak 2010-11 ikasturterako deialdia luzatu zien erkidegoko ikastetxeei esperientzia bat gara zezaten non gutxienez hiru hizkuntzaz osatutako hezkuntza-eredua garatzea eskatzen zen. Aurten ere, deialdi berri bat luzatu da honelako esperientziak abian jartzeko. Honen bitartez,antzeko komunikazio-gaitasuna bi hizkuntza ofizialetan eta komunikatzeko gaitasun ona atzerriko hizkuntza batean lortu nahi da. Lehendik ere Barandiaran Institutuan hainbat proiektu eta esperientzia aurrera eraman dira eleaniztasuna bultzatzeko, horietako batzuk beste herrialdetako ikastetxeekin partekatu dituztenak, baina Jardunaldi hauetan Ikastetxe honen ekarpena HMHri lotuta izango da, horretan zentratuko dira batez ere. ---------------------------------------------------------------------------------------
La ponente, Ana Gorostiza, realizará una presentación del proyecto MET (Marco de Educación Trilingüe) realizado durante el curso 20…

IKASKUNTZA KOOPERATIBOAREN ONURAK

2009ko Berrikuntza Proiektuen Jardunaldietan, Angel I. Pérez Gómez katedraduna entzuteko aukera izan genuen. Nola ez, bere azalpenak oinarrizko gaitasunen inguruan ibili ziren bira eta bira. Hitzaldi ezin-interesgarriago hartan, kooperazio kontzeptua behin baino gehiagotan nabarmendu zuen .
Urtebete beranduago, IX. Jardunaldietan, Pere Pulolàs izan genuen "Cooperar para aprender, aprender a cooperar (CA/AC)" izenburupean duen tesia eta ikastetxeetan aplikatzeko programa eskainiz.
Aurten, X. edizioan, David Durán aukeratu da, "Tutoría entre iguales" prozeduraren bidez ikasleekin irakurketa nola landu aurkezteko. Eta, egun berean, hiru ikastetxek (Urnietako Egape Ikastola, Urnietako Salesiarrak eta Asteasuko Pello Errota) euren kooperazio-esperientziak erakutsiko dizkigute (CA/AC).
Zein da "suma y sigue" honen arrazoia?
Erantzuna Angel I. Pérez Gómez irakasleak eman zigun Miramar Jauregian, besteak beste, kooperazioarekin lotutako hauek esanda :
Curriculuma b…

BIKOTEKA IRAKURTZEN: PAREKOEN ARTEKO IKASKUNTZARAKO PROPOSAMEN BAT

David Duran Bartzelonako Unibertsitate Autonomako Psikologia Ebolutibo eta Hezkuntza Saileko irakaslea da. Berak aurkeztuko digun programa hezitzaile honek kideen arteko tutoretza erabiltzen du ikasleekin eta familiekin. Era berean familien partaidetza lantzen du, beti ere irakurketaren ulermena hobetzeko asmoz.
Lankidetzako ikaskuntza metodo honek bikoteak osatzen ditu; rolen banaketa batetik abiatzen da (tutorea eta tutoretzapekoa), eta helburu komun bat lantzen da: irakurmena hobetzea. Hau guztia gidoi zehatz bat jarraituz egiten da.
Familiek betetzen duten funtzioa ere oinarrizkoa da, eta Berritzeguneek parte hartzen duten irakasleen eta ikastetxe hauen sareko lana zaintzen dute.
David Duran, profesor del Departamento de Psicología Evolutiva y de la Educación de la Universidad Autonoma de Barcelona nos presentará este programa educativo, que utiliza la tutoría entre iguales (con alumnos), y la implicación familiar, para mejorar la comprensión lectora.
Este es un método de aprendizaje…