Saltatu eta joan eduki nagusira

HH eta LH Gaitasunen garapenaren esperientziak Donostiako La Salle ikastetxean. Ikaskuntza kooperatiboa Haur Hezkuntzan

Ainhoa Aristizabalek eta Xabier Mendizabalek proiektu hau aurrera eramateko La Salle ikastetxean duten antolaketa azaldu digute. Maila ezberdinetako irakaslez osatutako talde eragile bat daukate proposamenak egiteko, bideratzeko eta jarraipena egiteko. Garrantzi handia ematen diote egitura honi.

Haur Hezkuntzan, kohesio lana adin guztietan eta ikasturte osoan zehar egiten dute.

Lehen Hezkuntzan praktikan jarri dituzten egitura kooperatibo berberak probatzen hasi ziren, hasieran zailak iruditzen bazitzaizkien ere. Arkatzak erdira, Orri birakaria, 1-2-4, Zenbakidun burua, Denok erantzuten dugu, Binaka lanean...

Egitura hauek paperaren gaineko lanak egiteko erabili ez ezik, beste jarduera eta egoera askotan aplikatzen dituzte: plastilinaz irudiak egiteko, puzzleak osatzeko, marrazteko, taldean hormairudiak egiteko...

Adibidez, entzundako ipuin baten izenburua jartzeko denok erantzuten dugu egitura erabiliz, taldeka pentsatzen dute eta zenbakidun burua erabiliz, pentsatutakoa partekatzen dute. Era horretan, talde handiko lana oso dinamikoa da, haurrak mugitzen dira, parte hartzen dute, kooperatzen dute eta aho hizkuntzari tarte handiagoa ematen zaio.

Txokoetan era librean eta kooperatiboan egiteko lan proposamenak dituzte.

Ainhoak komentatu digu adin guztietan ezin dela modu berean egin. HH3koekin galdera irekiak era kooperatiboan lantzea zaila dela, horregatik ere oso garrantzitsua dela kideen artean probak egitea eta esperientziak partekatzea. Gaur
ezin dutena, agian bihar beste era batez egin ahal izango dute.