Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: April, 2011

San Martin de Agirre Herri Eskolak jardunaldietan emango duen ekarpenaren laburpena. “Eskola 2.0 ikasleen hitzetan”

Gizartean parte-hartze eta ardurak bereganatzeko jakintzak, beste arloetan gertatzen den bezala, eginez eta egoera nahiz testuinguru zehatz eta errealetan erabiliz barneratzen direnez, SAN MARTIN AGIRRE Herri Eskolako Batzorde Pedagogikotik ikasleen partaidetza zuzena eta esanguratsua berma dezakeen antolaketa gauzatzen saiatu gara ikasturte honetan.

Iritziak azaldu eta botazio batean bukatzen diren erritual sinbolikoak gainditu eta ikasleentzat esanguratsuak - hezitzaileak – baloreen sortzaileak – integratzaileak izan daitezkeen uneak gauzatzea izan da helburu nagusia. Gure nahia, jarduera hauen bidez jakin-mina, arrazoibide logikoa, jarrera dogmatikoekiko kritika, elkarlana, autonomia, ebaluazioa eta abar sustatzea izan da.

Hau guztia aurrera eramateko eta ikasgelan modu sistematikoan biltzeko ikasleek guneak eta denborak behar zituztenez, Lehen Hezkuntzako ikasleen egutegian ostegun arratsaldeko saio bat beraien antolaketarako gorde zitzaien. Lau batzorde osatu ziren ho…

Lekeitioko Eskola Publikoak jardunaldietan emango duen ekarpenaren laburpena. "Hezkuntza Marko Hirueleduna"

Proiektu honek eskolan lantzen ditugun hiru hizkuntzen ezagupen eta erabilera maila igo nahi du eta IKAS KOMUNITATEAK deitzen den proiektu orokorraren barruan kokatzen da.

Proiektu hau laugarren mailako hiru taldetan gauzatu da. Eta hizkuntzen erabilera honela gauzatu da:

•Euskara 19 saio: euskara, matematika, ingurune (bi saio), heziketa fisikoa, musika, jarduera antolatuak/erligioa
•Gaztelera 6 saio: gaztelera, hezkuntza artistikoa
•Ingelera bost saio: ingelera, ingurune (bi saio)

Helburuak:
•Euskara gure eguneroko hizkuntza delako eta gure ikasketak egiteko erabiltzen dugun ardatza.
•Gaztelera gure bigarren hizkuntza delako eta sarritan ingurukoekin harremanetan erabiltzen dugulako.
•Ingelera gure ikasleen etorkizun hurbileko hirugarren hizkuntza izango delako, bai harremanetarako zein lan edo ikasketetarako.

Honetarako, euskarazko erabilera eta kalitatea hobetzeko zenbait egitasmo ipini ditugu martxan gelan bertan zein eskolako beste esparru eta ordutegi batzuetan (jantokiko orduetan, a…