Saltatu eta joan eduki nagusira

Elkarrizketatik Antzerkira. Elgoibar LHIko esperientzia.




Ikasle baten anaiaren jaiotzak bidea eman zuen familia mota ezberdinez hitz egiteko eta aldi berean, gertakizun honek ikaslearengan sortu zituen emozioei hitzak ipini,  konparitu, sozializatu eta emozio horiek sentimendua bilakatzeko . Familia eskolara gonbidatu eta elkarrizketatzea erabaki zuten.

Elkarrizketa transkribatzean, horretarako dauden modu ezberdinez hausnartu eta sailkapen bat egin ondoren, gelakideen artean transkribatzeko modu bat adostu zuten. Transkripzioa eskua artean izatean, antzeztea otu zitzaien.

Antzezlanean zenbat disfrutatu zuten ikusirik eta curriculumaren hainbat aspektu interesgarri lantzeko aukerak antzeman eta gero, beste antzerki bat prestatzea erabaki zuten: “ERREGINAREN FROGA”. Antzezleak zein izango ziren erabaki ostean, bestelako lanen zerrenda egin eta lanari ekin zioten.

Behin antzezlana (atrezzoa, gidoia, eskenatokia…) prest zutela ikustean, emanaldiak antolatzeari eta planifikatzeari ekin zioten. Ordutegiak, ikusle talde kopurua, entsegu orokorrak.
Bidean kalkulu matematikoak, testu ezberdinen ahozko zein idatzizko ekoizpenak, adierazpen grafikoak, gorputz adierazpenak eta emozio pila...


Proiektuaren azken ekoizpena LHrako 6 emanaldi, HHrako 2, gurasoentzako beste emanaldi bat eta ikastalderako beraien ikaskuntza esperientzia hornitzeko aukera paregabea.