Saltatu eta joan eduki nagusira

2018



AURKEZPENA










JAVIER MARTÍNEZ ALDANONDO

"El músculo de aprender"

Ikastetxe eta irakasle batzuek erronkak eta eskaerak aprobetxatu egiten dituzte, aldaketak ulertzen dituzte, behar berrietara egokitzen dira eta bere ikasle eta irakasleen konpetentzien garapena hobetzen dute. Beste batzuk aldiz, gaindituta sentitzen dira, aldaketak inposaketa gisa edo zentzugabekeri gisa bizitzen dituzte, behar dituzten baliabideak eta baldintzak falta zaizkiela uste dute…
Zergatik gertatzen da hori? Zeintzuk dira gakoak aurreratzeko eta ikasteko era indibidualean eta talde gisa, bai gelan bai ikastetxean? 

Galdera konplexu hauen erantzuna bilatzen laguntzeko gurekin izango dugu Javier Martinez Aldanondo. Txilen bizi den donostiar honek ezagutzaren kudeaketa landu du urte luzeetan eta Espainiako eta Amerikako zenbait Unibertsitatetan ikastaroak eta hitzaldiak ematen ditu gai honen inguruan. Halaber, ezagutzaren kudeaketarako kontsultorea da ONUn, Munduko Bankuan eta Garapeneko Banku Interamerikanoan, eta Catenaria aholkularitza enpresako gerente gisa lan egiten du erakunde askori lagunduz, beraiek aurki dezaten zer dakiten, nola ikasten duten eta nola kudeatzen duten beren ezagutza. 

Azken hamabi urteetan hilero artikulu bat publikatzen du interneten  http://www.catenaria.cl/nl.php. Eta artikulu horietan bere ikuspuntuak azaltzen dizkigu bai ikas prozesuez, bai eskolaren aldaketaren beharraz, bai norberaren aldaketaren beharraz. Eta horretaz guztiaz hitz egingo digu Gipuzkoako Jardunaldien amaierako hitzaldian.









ESTIBALIZ JIMÉNEZ DE ABERASTURI APRAIZ


Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Titularra. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika sailan.
Arte Ederretan lizentziatua. Doktorea, irakasleen eraikuntza profesionalean ardaztu zuen bere doktorego tesia.
 Ikertzaile gisa, teknika narratibo artistikoetan zentratu zuen hasieran bere lana. Une honetan esperimentazio testuinguruetara eramaten gaituzten behaketa eta azterketa prozesuetan dago murgilduta, Arte Bisualean oinarritutako ikerketa lanak ari direlarik indartzen hezkuntza berrikuntza eta hobekuntzarako arloei begira.







GUZTIOK IKASLE: LAUAIZETA BHI PROIEKTUEN BIDEZ IKASLE-IRAKASLEEN KONPETENTZIAK GARATZEN





Donostiako Egia-Intxaurrondo auzoko Lauaizeta BHI ikasle guztien konpetentzien garapena bultzatzen dituen lan moduetan ibilbidea egiten ari da  Ikasleen protagonismoa azpimarratzen duten proiektuak, eduki esanguratsuak, hezkidetza, elkarbizitza, autonomia, komunikazioa...oinarri. Lauaizetako web orrian eskura dagoen  Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua–n azaltzen bezala.












Guzti hori, irakasle taldearen protagonismoaren bidez: erronka kolektiboak, prestakuntza sistematikoa, mundu digitalarekiko murgilketa, auzoarekiko atxekimendua, lidergo banatua…. Lana, hezkuntza komuniatearekin partekatzen da, lan hauetan denok bait dute parte, Donostiako Berritzegunearen blogean ikusi daitekenez.






2018ko Gipuzkoako Berrikuntza Jardunaldiko saio honetan, eta elkarrizketa moduan, Lauaizetako zuendariak eta BGko aholkualriak, Lauaizeta BHIko ibilbidearen gakoak azpimarratuko dituzte, entzuleekin ere harremana bideratuz,  BHko erronken antzemate saiakera batetan.




HERRIKIDE IKASTETXEA





Herrikide ikastetxea orain 15 urte sortu zen Tolosako hiru ikastetxeren bat-egitearen ondorioz. Proiektu pedagogiko berri eta berritzailea eratzeko aukera paregabea izan genuen XXI. mendeko pertsonak hezteko baliagarria izan zedin nahi baikenuen . Hasieratik hiru ardatz ezarri genituen:
-       Sentimendu eta emozioak curriculum-ean txertatzea era sistematiko eta sekuentziatuan HHtik aurrera lantzeko.
-       Bizikidetza positiboa sustatzea eta gatazkak era baketsu eta elkarrizketaren bidez konpontzeko estrategiak ematea
-       Metodologia aldaketa: ikaskuntza kooperatiboa lehenestea.
            Zein ikasle profila lortu edo hezi nahi genuen definitzeko prozesua abian jarri eta ikasle autonomo, konprometitu eta sortzailea izan zedin erabaki genuen. Egiten ari ginen bidea helburu hau lortzeko oso egokia suertatu zitzaigun.

Hiru ildo hauek nahikoa garatuta eta sistematizatuta geneuzkanean beste urrats bat ematen ausartu ginen. H. Gardnerrek  formulatu zuen  Askotariko Adimenen paradigma eskolan aplikatzea pentsatu genuen era guztietako aniztasunari erantzuteko lagungarria zela iruditzen baitzitzaigun. Hortik aurrera teoria honekin bat datozen metodología dexente garatzen, aplikatzen, ebaluatzen eta behar diren doiketak egiten ari gara, beti ere ondo zainduz lehen aipatutako oinarriak. 
            Beraz, gure proiektuaren baitan beste plan eta programa asko aurki ditzakegu: 0-6 urte arteko estimulazio programa, konpetentzia sozioemozionalak lantzeko  programa, ikaskuntza kooperatiboa, proiektuka lan egiten ikastea (Ulermen Proiektuak, PBLak, irakurketa programak, Ikaskuntza eta Zerbitzua, DFC edo Design For Change, Ikaskuntza Paisaiak, Worshop-ak, Xakea erreminta pedagogikoa…)


Horretarako, formazioa ezinbestekoa da, beti gure burutik hasita, hots, eskolako langile irakasle eta ez irakasleak trebatu. Ondoren, ikasleriarekin landu eta familiei ere esparru hauetan formazioa eskaini. 
            Proiektu honekin koherentea den lidergo, funtzionamendu eta antolaketa ere garrantzitsua da. Horregatik, Spillanek aipatzen duen “liderazgo distribuído” delakoaren ildotik jo dugu. Ezin ahaztu kutsatze positiboa dela dinamika honetan hezkuntza komunitateko hainbeste kidek inplikaturik eta ilusioz aurrera egiteko arrazoia.
            Proiektu eta ibilbide honi buruzko informazio gehiago SMBiblioteca de Innovación Educativa bilduman argitaratu duen liburuan Inteligencias Múltiples. De la teoría a la práctica escolar inclusiva (Madril 2017)


PLAENTXI HERRI ESKOLA







Hezkuntza, eragile guztien ardura da, ikasleek funtsezko konpetentziak  eskuratzea alegia, norbera bere esparruan, elkarlanean eta elkar-ikasten.
      Plaentxi HLHIk azken ikasturteetan konpetentzien garapena bermatze aldera eraldaketa bidean dago, ezinbestekoa delarik familien parte hartzea, irakasleriaren inplikazioa eta formazioa eta zuzendaritzaren lidergo pedagogikoa.


Plaentxi HLHI, D ereduko ikastetxe publikoa da eta herrian haur eta lehen hezkuntza eskaintzen duen ikastetxe bakarra da. Zentroaren erreferentzi hizkuntza, harreman hizkuntza euskara da, ikasle eta irakasleentzat eta ahal den neurrian hezkuntza komunitatea osatzen duten guztientzat.




Soraluzeko biztanleriaren batez besteko errenta maila EAEkoaren batez bestekoaren azpitik dago. Hezkuntza Sailaren ebaluazio diagnostikoaren baitan ISEI-IVEI indizeek maila ertain-baxuan edota baxuan kokatzen du ikastetxea. Haur eta Lehen Hezkuntzan %50 bekaduna da eta atzerritar kopurua azken urteetan handitzen doa, ikasturte honetan esate baterako matrikulaz kanpo 16 ikasle etorkin izan ditugu. 
Familia hauen maila sozio-ekonomikoa oso baxua da orokorrean eta baita ikasleen maila curricularra ere. Egoera honek eta euskara hizkuntza ezak edota gaztelera izateak, ikastetxearen egungo dinamikan eragin zuzena duelarik. Ijito etniako 11 ikasle ditugu hurrenez hurren, hauek ere maila sozio ekonomiko kultural oso baxukoak.


AGURRA