2012-05-21

Ikasteko kooperatu/kooperatzen ikasi (IK/KI). Tailerren ekarpenak

Maitzak 10en an, Berriztapen Jardunaldietan izandako hiru tailerretan partaidetza handia izan zen eta ateratako ondorien artean honako hauek azpimarratu daitezke:
  • Oso aukera ona da aniztasunari erantzuna emateko eskola inklusiboaren ildotik, ikasle guztien partaidetza eta ikasketa sustatzen duelako. Bestaldetik ikasleak beren ikasketen protagonistak bihurtzen dira, lana gero eta era autonomoagoa egiten dutelarik. 
  • Irakasleearen rola aldatzen da, baita gela kudeatzeko modua ere.
  • Lantzen diren beste alderdiak: gaitasunak, elkarbizitza eta arauak, elkarrenganako errespetua...
  • Zaiasunak antematen dira: ikaleen rol aldaketak dakarren hausnarketa prozesua, erresistentziak,  ikastetxeen dinamika aldaketa, koordinazioa,familiei informazioa emateko beharra...
Ondoan tailer bakoitzeko ekarpenen artxiboak eransten dira.

LHko Tailerra:
https://docs.google.com/file/d/0B1SljKmFRN-PNXRfY3ZpVElTeFk/edit

BHko Tailerra:
https://docs.google.com/file/d/0B1SljKmFRN-PS2RwRC1PTTc4dGM/edit

Mila esker parte hartu zenuten guztioi.

2012-05-16

Beasain BHI, DBHko Ikasketa Kooperatiboko tailerrean egindako aurkezpenaren laburpena.

Mariaren Bihotza ikastolakoek egindako aurkezpena

Hona hemen Gipuzkoako jardunadietan Mariaren Bihotzak ikastolak egindako aurkezpena eta zerbait gehiago jakin nahi izanez gero telefonoa eta emaila ere badaude.


2012-05-14

Ikaskuntza kooperatiboa eskolan. Inklusioa lantzen...

Bigarren Hezkuntzako "Ikaskuntza Kooperatiboa" Tailerrean proiektu hau gehiago ezagutzeko gogoa azaldu zen. Bi ikastetxek azaldu zuten beraien esperientzia baina gehiago jakiteko beharra ere somatu zen.  Proiektua ezagutzeko Gipuzkoako 6 Berritzegunetara jo daiteke zuzenea egun hauetan, azalpena Pedagogia batzordeari edota Irakasle taldeari egiteko.
BGak egin dezake proiektuaren azalpena ikastetxean eta Ikastetxeek BG mintegietan izango diren IK mintegietan hartu dezakete 2012-2013 ikasturtean. Ikastetxeetara zuzendutako Prestakuntza-Berrikuntza Proiektuen deialdia izan daiteke marko egokia irakasle taldea animatzeko. 2012-2013 ikasturtean zehar ikastetxeen arteko bisitak ere antolatzeko asmoa dugu Berritzeguneok, elkarrengandik ikasteko aukera paregabea bait da.  Hona hemen Pere Pujolasen aurkezpen bat Ikaskuntza Kooperatiboari buruzko hainbat kontzeptuetara hurbiltzen hasteko.

Lauaizeta BHIko aurkezpena. Berrikuntza Jardunaldiak 2012

Gipuzkoako Jardunaldietan Ikaskuntza Kooperatiboaren tailerrean egindako aurkezpena. Lauaizeta BHIko Mª Eugenia Lozano irakaslearen eskutik.


2012-05-10

Jakintza Ikastolako Iñaki Pagolak aurkeztutakoa blogaren erabilerari buruz

Azpimarratzekoa da  gelako bloga sortzeko LHko 6.mailan  eman dituen 10 urratsak.
Oso interesgarriak ere agertzen diren  linkak
----------------