HHKO KUDEAKETA ERAGINKORRA: HURBILEKO ZENBAIT ESPERIENTZIA ABERASGARRI!



Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldietan Amassorraingo Nekane Martiarenak eta Patrizia Sanchezek 5 urteko geletan txertaturik dituzten hainbat esperientzia aurkeztu zizkiguten.Gainera, beraien ahozko jarduna, argazki ugariz eta egunerokotasunean gelan dituzten material erabilgarriz lagundu zuten. Bikain!



Esperientzien artean, besteren artean, honakoak jaso genituen:


 - “Pilota hiztuna”: zeinak eskolaz kanpotik dakarzkigun kontutxoez hitzegiteko txanda “arautua” ematen duen.







-   Elkarrekin (binaka, hirunaka...) egiten ditugun lanen argazki-album osotuak: haurrek idatziz ere jasotzen dute albumean kolaborazioan egindakoak, eta askotan gogora ekartzen dituzte elkarrekin egindako lan horiek.







-         “Harearen kutxa”: non haurrari bere barne munduaren adierazpenerako gelan aukera berri lasaigarri bat eskaintzen zaion.






















-“Nola nago?”esperientzia: emozioak aurpegi edota aldarte irudiei itxatxitako nor bere pintza erregulatzaileen bitartez bideratzen dira.







Aurreko esperientziek oinarrian dituzte autonomia, elkarrekintza, talde kohesioa, emozioen erregulazioa, ekimena, pentsatzen ikastea, konpromezua, enpatia eta beste hamaika gaitasun.
Eta irakaslearen jardunak praktika on horien bilaketa etengabea behar du.
Finean, haurra entzun eta behatzean dago jardun eraginkorraren gakorik handiena: haurrak berak baitira beraien ongizatearen adierazle nagusiak.