Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: April, 2013

“Itsas hondoa arakatzen: ikastalde baten esperientzia”.

Badira urte batzuk gure ikasleen ikaskuntza prozesua proiektuen bidez bideratzen saiatzen hasi ginela. Denbora honetan denetarik bizi izan dugu: beldurra, ezustekoak, zorabioa, poza, zalantza ugari........... mota askotariko emozioak, baina azken finean, ikaskuntza, errealitatea, bizitza bera horrelakotxea da.
Gure asmoa ikaslearen ikaskuntzaren esperientzia bere bizipenekin lotzea da eta izaten ari den bilakaera horren konszienteago egitea; garatzen eta erabiltzen ari den habilezia eta estrategiak mahai gaineratu nahi ditugu eta posible den kasuetan horiei buruz taldean eztabaidatzea.
Aurkeztuko dudan esperientziarekin , itsas hondoetara elkarri lagunduaz egin dugun ibilalditxoa zuei helarazten saiatuko naiz. Itsas hondoaren informazioa eta datuak jaso, interpretatu eta antolatu; urpekaria elkarrizketatu eta blogean argitaratu; uraren ezaugarriak ikertu esperimentazioaren bidez; itsas hondearen maketa eskalan eraiki...
11 urteko neska-mutilekin egindako lana da. Oso bizipen interesg…

“Matematika eta proiektuak” - Antzuola Herri Eskola

Eskola ume desberdinen elkargunea da, eta bertan, mundua ulertzeko duten desioari aurre egiteko aukera eskeintzen zaie. Elkargune honetan , beraien identitatearekin agertzen dira ikasleak: galderak, ekintzak eta intentzioak planteatuz ; egitasmoak diseinatuz; helburuak eta xedeak zehaztuz ; adostasunak eta desadostasunak finkatuz; eta dinamika honen ondorioz, ikasketa prozesuak sortuz.

Testuinguru honetan ezaguera eraiki eta areagotzen da, eta arrazoia da hiru protagonista hauen artean dagoen interakzioa: norberaren ideiak, besteenak eta kultura.

Matematika ere interakzio honetan ematen diren elkarrizketetan garatzen da eta funtzio garrantzitsua hartzen du errelitatea ezagutu eta ulertu nahi denean Beraz, gelan, hainbat errealitate ezagutzeko desioak planteatzen direnean , matematika ezinbesteko baliabide bihurtzen da sakontasunez aztertzeko.

Hau izango da azaldu nahi dugun ideia, begirada bat botako diegu aurreko hiruhilabetean 3. mailatik gorako lau geletan planteatu diren proiektuetan…

Hezkidetza eta genero berdintasuna lantzen Errenteriako zenbait ikastetxetan.

Duela hiru ikasturte Errenteriako Udalak, Berdintasun Plan berritzerakoan, ikastetxeen partaidetza eskatu zuen zenbait lan ildo martxan jarri ahal izateko. Honekin batera Irungo Berritzegunearen kolaborazioa ere eskatu zen. Horrela modu formalean funtzionatzen duen foroa bat osatu da hezkidetza eta genero berdintasuna lantzeko bai ikastetxe mailan baita herri mailan ere. Foro honen koordinatzailea Errenteriako Udaleko Berdintasun Teknikaria da.

Lehenengo momentu batean jarduera puntualak proposatzen ziren azaroak 25 eta martxoak 8 nazioarteko egunak ospatzeko. Baina, ikastetxeen aldetik eskatu zen hau guztia ikastetxeen dinamikan ezarri behar zela, ikastetxeak martxan dituen proiektuekin lotu egin behar zela eta bai irakasle, familia eta ikasleen aldetik sentsibilizazio eta formazioa behar zela.
Hau dela eta Udalaren eskutik familien prestakuntza egin da, baita irakasle batzuena ere. Honetaz gain, Berritzeguneak materiala eta gida prestatu du bai sentsibilizazioa, bai diagnostikoa eg…

IK-KI ESKOLA INKLUSIBORAKO BIDEA ERAIKITZEN

IK/KI Ikasteko Kooperatu-Kooperatzen ikasi programa Gipuzkoako Jardunaldietan aurkeztu genuen duela hiru urte. Handik aurrera esperientzia zabala eta interesgarria garatu dugu Gipuzkoako sei Berritzeguneetako ikastetxe askotan, eta hitzaldi-elkarrizketa honen bidez aurrerapauso berria emango dugu gure ibilbidean.

Pere Pujolàs irakasleak gaurko egoeraren ikuspegi orokorra emango digu programa hau praktikan jartzen ari garenoi edo jarri nahi dutenei hausnartzen laguntzeko.
Haur, Lehen eta-edo Bigarren Hezkuntzako zenbait irakaslek, bere esperientzian oinarrituta, erantzungo dituzte sortzen zaizkigun funtsezko galdera batzuk, haiek bizi duten etapa edo fasearen arabera: (sarrera, orokortzea edo sendotzea):
Zergatik eta zertarako sartu gara honetan? Zer ekarpena egiten digu irakasleoi eta ikasleei? Zer nolako laguntza ematen digu metodologia honek era inklusiboagoan erantzuteko ikasle guztiei gelan? Zer nolako baldintzak izan dira ezinbestekoak emandako pausu bakoitzean aurreratu ahal iz…