Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: May, 2014

GOLDEN 5

Estatistika batzuetan,  ikasle batzuk ehuneko txiki bat besterik ez dira ( porrota izan dutenak, esate baterako. Aldiz, Golden 5en, ikasle bakoitza da % 100 Estrategia golden berria : nota-boletinean komentario positiboa idaztea Zurrumurru positiboek ibilbide bikoitza baliatzea proposatzen da; ikasleen artean zabaltzea eta baita irakasleen artean ere. Ikasle guztiek dute positibotik zeozer, gurasoek ere bai. Golden 5 bat dator pedagogia berriztatzailearekin, zeinaren arabera ikaslea da protagonista eta irakaslea arkitektoa.Golden estrategiak onurak ekartzen dituztela garbi gertau da. baina onurak,ez bakarrik ikasleentzako, baita irakasleentzako ere, azken hauek inportanteagoak bihurtzen dira eta ikasleentzako.

Ikastetxeen experientziak GOLDEN5

Ikasleak "konpetentea" edo gaitua sentitzeko berezko beharra du, modu berean, autonomoa sentitzearena eta erlazio onak izateko sentsazioa.
Hau betetzen bada,ikasle bere buruaren jabea dela esan daiteke.
Programaren helburua irakasleei taldea kudeatzeko estrategiak ematea da. Horretarako bost eremu lantzen ditu:
Gelaren kudeaketaErlazioak eraikitzenIkasgelako giroaIkaskuntza doituaFamilia

Mari Jose Lera Golden 5

aurkezpena

Intxaurrondo Ikastola: LIBURUTEGIA, IRAKURZALETASUNA ETA LITERATURA

Azkar pasatzen da denbora... Ia ia konturatu gabe maiatzean gaude berriro. Eta, berriro ere, Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen Proiektuen Jardunaldiak hasteko zain.
   Oraingo honetan, aurrekoetan bezalaxe, gure ikastetxeetan gai ezberdinen inguruan aurrera eramaten ari diren proiektu eta esperientzia interesgarriak ezagutzeko aukera izango dugu: ze asmo diren gidari, ze ibilbide egin diren, nora iritsi den, nolakoa izan den ikasleen erantzuna, bizi izandakoari buruz egiten den gogoeta...
   Ikastetxe horien artean Donostiako INTXAURRONDO IKASTOLAn duela urte batzuk jaio, denborarekin aberasten joan den eta gaur egun bizirik jarraitzen duen egitasmoari buruzko zehaztapenak emateko, zuzendaria eta liburutegiko arduraduna izango ditugu gure artean maiatzaren 9an kafe ondoko saioan.
   LIBURUTEGIA, IRAKURZALETASUNA eta LITERATURAri lotutako agerpen honetan ikastolan egindako ibilbidea zein hainbat ekintza era labur batean deskribatuko dira ("Motxila ibiltaria", "Bikoteka irak…
TERTULIA DIALOGIKOAK 
PEDRO MARIA OTAÑO HERRI ESKOLA.  ZIZURKIL

Ikastetxe hau orain dela 10 urte bihurtu ginen Ikas Komunitatea. Ikas Komunitate barruan, elkarbizitza ona izateko denon arteko komunikazioa beharrezkoa da, gure emozioak, iritziak, sentimenduak eta kezkak besteekin konpartituz. Tertulia dialogikoak hau bermatzen du. Entzuteko, esateko, argudiatzeko eta ikasteko aukera paregabea da.

Tertulia dialogikoen helburuak:

Ahohizkuntza lantzeaIrakurketa esanguratsua egiteaIritziak ezaltzeko argudioak erabiltzeaKritika eraikitzaileak egiten ikasteaIrakurzaletasuna bultzatzeaGuztion iritziak entzun eta errespetatzeaSolidaritatea bultzatzea

jardunbide arrakastatsu hau geurea egin dugu eta pausoak emanez aurrera goaz.