Saltatu eta joan eduki nagusira

GORPUTZALDIAK.EMOZIOAK LANTZEN



Euskal Hezkuntza Sistemaren helburua zera da pertsona integralak garatzea. Hau da, oinarrizko gaitasunak garatuta izatea da. Gaitasun horien artean Gizarterako eta Herritartasunerako konpetentzia izanik, “Gorputzaldiak” ekimena oso aproposa da gaitasun hori garatzeko eta gainera, Norberaren Autonomiarako eta Ekimenerako, eta Giza, Arte eta Kulturarako gaitasunak ere lantzeko.
Eskola esparrura etorrita, Gorputz Hezkuntza arloa bakarrik izan da gorputzarekiko trebeziak landu dituena. Baita ere esan, tradizioz Dantzak izan duela presentzia ikastetxe gehienetan eskola orduz kanpoko jardueretan, hautazkoa ekimen bezala, alegia. “Gorputzaldiak” ekimenak , berriz, dantza curriculumaren barruan, tresna pedagogiko bezala proposatzen du, gaitasun fisiko eta motor, kognitibo, komunikaziozko, sozial eta afektiboen garapen integrala lantzeko. Beraz, ekimen honetan proposatzen diren jarduerak zehar-lerrokoak izanik, edozein irakaslek eta edozein arlotan aurrera eraman daitezke.
Adituek diote, ikaskuntzan emaitza hobeak eta inklusiboagoak lortu nahi izatez gero, ezinbestekoa dela gaitasun sozio-emozionalak lantzea.
Aipatzen den Gorputzaldiak ekimena esperimentala izan da aurten eta eskarmentua duten 6 ikastetxek hartu dute parte eximen honetan.