Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: April, 2010

HIRITARTASUNA IRAKASGAIA DBHn: AUKERA BAT, ERRONKA BAT

Hiritartasuna irakasgaia. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Oinarrizko gaitasunak. Gure eskola. Gure hezkuntza proiektua. Elkarbizitza proiektua. Tutoretza plangintza. XXI. mendeko ikastetxeen zereginak. Heziketa. Ikasleak. Pertsonak. Hiritarrak. Aktiboak. Solidarioak. Konprometituak… Zenbat gauza! Zenbat aukera! Zenbat erronka!

Honela hartu genuen gurean hiritartasuna arloa: sinesten dugun eskola aurrera eramateko beste aukera bat bezala. Ez zitzaigun iruditu beste arlo bat bakarrik zela; ikastetxean egiten dugun ororekin bat egin behar zuen, hiritartasunerako hezkuntza ez baita arlo bakar batean lantzen, ezta eskolan bakarrik ere! Aukera bat zen elkarbizitza proiektuan eta tutoretza plangintzan jasota dauden hainbat gai curriculumeam errefortzatuta txertatzeko. Eta erronka, noski. Nola egin?

Eskolako proiektuaren parte baldin bazen, ez zen irakasle bakar batek eman beharreko gaia . Orokortu eta txertatu behar genuen. Tutoreek emango zuten. Baina… Nola? Zer? Nola bultzatu …

DBHko DISZIPLINA ARTEKO PROIEKTUA ZIENTZIETAN: SEIN proiektua
Irungo La Salle Ikastetxea

SEIN lan kooperatiboa eta disziplinartekotasunaren bidez DBHn konpetentziak lantzeko proiektu bat da.

SEIN proiektuaren lehen urratsak ORAIN dela 7 urte izan ziren. Ideia hau La Salle ikastetxe sareko irakaslegoa kezkatuta zegolako sortzen da. Izan ere, DBHn klaseak ematea oso zaila da, ikasleek motibazio falta dutelako, disziplina arazoak daudelako,.. Momentu horretan zeuden aukerak, administraziotik etorri litezkeena itxoin edo ikasle guztiei erantzuna emango zion proiektu berri bat sortu. 2005ean hezitzaile talde bat eratu zen:3 irakaslek, 2 psikologo-orientatzailek eta problemak ebazteko metodo berrietan aditu batek osatu zuten taldea. Bi urtetan zehar era desberdinetako plan eta metodologiak ikasi eta aztertu zituzten.

Lan horretatik sortu zen, aniztasunari aurre egiteko disziplinartekotasunean, lan kooperatiboan eta IDEAL metodoan oinarritutako SEIN proiektua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Hurrengo urratsa praktikan jartzea zen. Horretarako, La Salle ikastetxe sareko irakasle…

LA LECTURA EN LA ESCUELA (Emilio Sanchez)

Hona hemen Emilio Sanchez-ek eta bere taldeak argitaratu berri duten liburua.


Autores: Emilio Sánchez Miguel (coord.), J. Ricardo García Pérez, Javier Rosales Pardo
Serie: Didáctica de la lengua y la literatura
Colección: Crítica y Fundamentos
Nivel: General
Páginas: 382
Edición: 1a
ISBN: 978-84-7827-892-3


Qué se hace, qué se debe hacer y qué se puede hacer.
Los conocimientos acumulados sobre el acto de leer y del proceso para llegar a ser lectores competentes probablemente constituyen hoy en día uno de los dominios más conocidos de la psicología. Este libro trata de entender por qué la transferencia de estos conocimientos a la práctica profesional de los docentes ha venido siendo inesperadamente más exigua de lo que cabría esperar. Para ello ofrece evidencias de la magnitud de ese divorcio; avanza una posible explicación: sabemos más sobre lo que necesitan los alumnos para llegar a ser buenos lectores que sobre las necesidades de los profesores para aprender a darles respuesta y, en tercer lu…

ELENA LAIZ

Elena Laizen kurrikulumaren berri ematean, lehen titulua maistra aipatu behar. Elena urtetan irakaslea dugu, eta gehienetan eskola txikietan izan dugu. Hau izan da bere aukera: hezkuntza sisteman, eskola txikiak.

Elenaren izena bere hezkuntza-langintzan zerbaitekin lotzekotan eskola txikiekin eta konstruktibismoarekin lotuta aurkituko dugu. Urteak daramatza bi pasio hauek bizitzen, bere hezkuntza-lana zutabe horietan oinarritzen, zuzenean irakasle bezala edota irakasleekin formakuntza lanetan. Eskarmentu handikoa dugu!

Konstruktibismoaren eskutik urteak daramatza ikasten eta ikertzen ikasleei orokorrean eta eskola txikietakoei bereziki zer nola hobeto erantzun euren hezkuntza jardueran. Horretarako mundu mundialeko adituenen ikasle zintzoa izan bada ere, ikaslea beti ez ikasle eta irakasle bihurtu zaigu. Erreferente preziatua dugu gure inguruan eta haratago ere konstruktibismoaren hezkuntza-bidean. Milaka kilometro egin izan ditu erkidegoko hiru lurraldeetan eta baita Nafarroan ere. Ez…

PERE PUJOLAS

Vic-eko unibertsitateko "hezkuntza inklusiboa"ren Master eta Doktoradutza programaren koordinatzailea da, baita Hezkuntzako Fakultatearen irakasle titularra ere . Bere ibilbide profesionalean lanean ibili da Bigarren Hezkuntzan, Aholkularitza Psikopedagogikoan eta Unibertsitatean. Ikerketa nagusiak esparru hauetan egin ditu: Ikaskuntzaren egituraketa kooperatiboa, hezkuntza inklusiboa eta irakaskuntzaren autoerregulazioa eta pertsonalizazioa. Bere liburuen artean aipagarrienak hauek izan daitezke: (2004) Aprender juntos alumnos diferentes. Los equipos de aprendizaje cooperativo en el aula. (2008) Nueve ideas clave. El aprendizaje cooperativo. Hona hemen bere planteamentuaren ardatz batzuk: -Ikasketak era kooperatiboan antolatzea da gela inklusiboak egituratzeko modu bakarra, non ikasle guztiak elkarrekin ikas dezaketen, oso desberdinak izanda ere. -Ezin da benetazko lan kooperatiboa egin aldez aurretik ikasle "desberdinak" gelatik atera baditugu. -Zenbait oinarrizko konpe…

EMILIO SÁNCHEZ

Salamancako Unibertsitateko Hezkuntzako Psikologian Katedraduna. Bere ikerketak irakurketaren eremuan egin ditu, zehatzago esanda, testuaren ulermenean eta, azkenaldian, praktiken analisian kokatu ditu. Ezagutza akademikoak eta praktika profesionalak lotzea izan du helburu, eta praktika hauek 3 esparrutan aztertu ditu: irakasleak, psikologoak ela logopedak. Bibliografia ugariargitaratu du honen inguruan. Informazio gehiagorako honako orrian sartu:Emilio Sanchez-en informazio gehiago

ESPERIENTZIETATIK PENTSAMENDU ZIENTIFIKORA

Ponentzi honetan Domingo Agirre Eskola Publikoko proiektuetako bat aurkeztuko da. Egitasmo honen helburu nagusiak hauek dira:


Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak, txiki txikitatik zientzia munduarekin kontaktu zuzena izatea,
ikasleengan pentsamendu zientifikoa suspertzea eta
metodo zientifikoaren bidez, gertakizun arruntak ulertu eta azaltzeko gai izatea.

Beraz, ikasleei eguneroko esperientzia arruntetik abiatuz, behatzeko, aztertzeko, manipulatzeko, hipotesiak formulatzeko, hauek egiaztatzeko edota gezurtatzeko eta ondorioak ateratzeko aukera emateaz gain, ondoren gainerako gelakideei egindakoa komunikatzeko eskatzen zaie.

Prozesu honetan irakasleak ikasleen lana behatu eta sustatzen du. Taldearen dinamizatzaile bihurtzen da, lanerako jarraibideak emanez eta ikasleen erritmo eta autonomia errespetatuz.

Proiektu honekin beste erronka bat dugu: ikastetxe osorako hezkuntza zientifikoa modu erakargarrian lantzea eta bai ikasle eta bai irakasleen elkarlana sustatzea.

Bestalde, curricul…