LAN PROIEKTUAK: IKASLEEN GAITASUNAK GARATZEKO ETA KOOPERATZEKO TESTUINGURUA

Komunikazio hau Aiete Ikastetxean egiten ari diren lanaren ingurukoa da. Aiete ikastetxea duela 5 urte sortu zen auzo horri hezkuntza zerbitzu publikoa emateko. 



Proiektuek jakin-mina eta ikasteko gogoa pizten dutela eta ikasleak beren ikasketa-prozesuaren parte izatera pasatzen direla badakigu. Baina zalantzak izaten ditugu curriculumean azaltzen diren gaitasun zein helburuak ez ote ditugun garatuko pentsatzen dugulako.  Aiete ikastetxeak proiektuka lan egitearen alde egin zuen apustu sortu zenetik. Irakasleek asko ikasten dute, ikasleekin batera motibatzen direlako.
Proiektuak eta ikasketa kooperatiboa Aiete Ikastetxeko funtzionamenduaren parte eta markak dira. Hau da, proiektuak ez dira gela edo ziklo isolatu batean egiten: Irailetik ekaina arte, eta 2 urteko gelatik  hasita LHko 6. maila arte lantzen dira; lan kooperatiboa metodologia honen parte handi bat da.

Jakin dezagun bada, nola egin lana proiektuka! Gaia erraza eta zabal bat hartuko dute: Izaki bizidunak, ziklo guztietan errepikakorra den Natur Zientzietako gaia.