Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: April, 2012

Ikasteko kooperatu/kooperatzen ikasi (IK/KI)

«Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi» (IK/KI)  programaren xedea ikasleen jardueraren antolaketa kooperatiboa da eta hezkuntza-premia askotarikoak dituzten ikasle guztiek elkarrekin ikastea ahalbidetzeko da.
Ikerketa askotan frogatu den bezala era kooperatiboan antolatutako jarduerekin eduki guztien ikasketa indartzen dela, ez soilik elkartasuna, elkarri laguntzea, desberdinekiko errespetua eta gisako balioen ingurukoak, baizik eta curriculumeko eremu guztietako eduki espezifikoagoak; eta esandako jardueretan parte hartzen duten ikasle guztien ikasketa bultzatzen da, ez bakarrik ikasketarako zailtasunak dituztenena, baita, beregaintasun handiagoa ez ezik, ikasteko erraztasun handiagoa dutenena ere; bestalde, ikasle guztien parte-hartze aktiboa ere sustatzen du antolatzen diren irakaskuntza- eta ikasketa-jardueretan, ikasleen protagonismoa areagotzen duelarik jarduera horien garapenean. Horrek guztiak giro hobea sortzen laguntzen du ikasle guztien ikasketarako.  Bestalde, ikasleen ar…

Bikoteka irakurtzen eta idazten

Bikoteka irakurtzen programa berdinen arteko tutoretzan (egitura kooperatiboa) oinarritzen da, non ikasle tutoreek eta ikasle tutoradoek jarduera egituratu batean ikasten duten.
Programaren helburua irakurtzeko gaitasuna hobetzea da, funtsezkoa baita ikasleek eskola arrakasta lortzeko.
Programa garatu ahal izateko eman behar diren pausuak, materialak, ebaluazio irizpideak,... zehaztua daude eta ikastetxe bakoitzean maila edo ziklo jakin batean inplementatzen da euskaraz nahiz gaztelaniaz.
Ikasturte honetan aurrepausu bat eman ahal izan dugu zenbait ikastetxen inplikazioari esker eta martxan jarri da Bikoteka irakurtzen eta idazten, non irakurketa egin eta gero egoera komunikatiboa proposatzen den eta ikasleek, bikoteka eta modu kooperatiboan, ekoizpen idazti bat egin behar duten.
Esperientzi berri honetan parte hartzen ari diren ikastetxeak: Gamon LH (Errenteria), Toki Alai LH (Irun), Dunboa BH (Irun) eta Langaitz BH (Errenteria).

Lizardi- Merkataritza Gunea

IKT konpetentzien integrazioan curriculumean
Gure ikasleen IKT konpetentzien azterketa bat egiterako orduan honako ondoriora heldu ginen : - DBH bukatu ondoren ikasleen arteko desoreka handiegia zela. Horrek arazoa suposatzen zuen ez bakarrik ikasle bakoitzaren kasuan baizik eta orokorrean IKTak erabiliz proiektu ezberdinak garatu behar zirenean . Gabezia horien oinarrian DBH-n ikasle bakoitzak IKT tresnekin izandako esperientzia ezberdinak zeuden hartutako ibilbide edo izandako irakasleen baitan. Horrela erabakia hartu zen 1. eta 2. DBHn landu behar zen IKT curriculuma aztertu eta ikasle guztien kasuan ( 250) IKT gaitasun minimo horiek betetzen zirela ziurtatzeko.
Azalpenean 2. DBHn garatutako esperientzia praktikoa azalduko dugu, non landu beharreko gaitasun guztiak proiektu baten barruan sartu ditugun:
- LIZARDI MERKATARITZA GUNEA .
Bertan ikasleek (bikoteka) denda edo negozio bat sortu eta prozesu guztia gauzatu dute ( proiektua aurkeztu, aurrekontua egin, denda diseinatu, jendau…

Arrasateko Gaztelupe-Arimazubi ikastetxeak jardunaldietan emango duen ekarpenaren laburpena. "Teknologia Berrien erabilera Z.I.G. gelan"

Ikasle bakoitzaren adin kronologikoa (16-21 urte) eta funtzionaltasunetik abiatuz, (ZIG) Zeregin Ikaskuntza Gelaren funtsezko helburua, ikasleak etorkizunerako prestatzea da,

ZIG gelako programa bi ziklotan banatuta dago.

Gaur egun, gure gelan dauden ikasleen tipologia kontutan harturik eta dituzten premiei erantzuteko, Lehen Zikloko helburuetan oinarritutako gela programa diseinatu dugu.

Gela proiektuko curriculuma lau eremutan oinarrituta dago: komunikazioa, autonomia, aisialdia eta lan orientabidea, horretarako, gure egunerokoa, tailer ezberdinetan banatuta dugu.

Eremu bakoitza programatzerakoan IKTak gero eta presentzia handiagoa hartzen doaz.

Komunikazioa: Posta elektronikoa, Docs, Sites, Bloga…

Autonomia: Internet, Mobila …

Aisialdia: skype, audacity, paint…

Lan orientabidea: scannerra, movie maker (tutorialak) …

Lortu nahi duguna:

Ikasle bakoitzak bere mailan ahalik eta tresna ezberdin gehien ezagutu eta erabiltzea.

Gelan egiten denaren jarraipena etxetik egin aha…

GIPUZKOAko BERRIZTAPEN PROIEKTUEN XI. JARDUNALDIAK

Hezkuntza, Unibertsitate ete Ikerketa Sailak, Gipuzkoako Berritzeguneen (Prestakuntza eta Hezkuntza Berriztatzean Laguntzeko Zerbitzua) bitartez, "Gipuzkoako Hezkuntza Berriztapen proiektuen buruzko XI. Jardunaldiak: GURE PRAKTIKAREN BIDEZ KONPETENTZIAK GARATZEN", antolatuko ditu, 2012ko maiatzaren 10 eta 11n Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ARETO NAGUSIAn.
Hona hemen jardunaldien hamaikagarren ekitaldian Hezkuntza Sailaren lan-ildoen eta heziketa ekintzen artean aurkeztuko diren hitzaldiak eta proiektuak, gai honekin lotutakoak:
.- Estrategia metodologikoak konpetentziak lantzeko..- LHn eta BHn ikasketa kooperatiboa..- Bikoteka irakurtzen esperientzia..- Bikoteka idazten hastapena..- Matematika lantzeko estrategiak..- Eskola 2.0.
Gipuzkoako Berritzeguneek Hezkuntza Berriztapenerako XI. Jardunaldi hauetan parte hartzera gonbidatzen dituzte hezkuntzako profesionalak, familiak, hezkuntza munduarekin zerikusia duten giza eragileak eta hezkuntzak gure gizart…