Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: May, 2012

Ikasteko kooperatu/kooperatzen ikasi (IK/KI). Tailerren ekarpenak

Maitzak 10en an, Berriztapen Jardunaldietan izandako hiru tailerretan partaidetza handia izan zen eta ateratako ondorien artean honako hauek azpimarratu daitezke:
Oso aukera ona da aniztasunari erantzuna emateko eskola inklusiboaren ildotik, ikasle guztien partaidetza eta ikasketa sustatzen duelako. Bestaldetik ikasleak beren ikasketen protagonistak bihurtzen dira, lana gero eta era autonomoagoa egiten dutelarik. Irakasleearen rola aldatzen da, baita gela kudeatzeko modua ere.Lantzen diren beste alderdiak: gaitasunak, elkarbizitza eta arauak, elkarrenganako errespetua...Zaiasunak antematen dira: ikaleen rol aldaketak dakarren hausnarketa prozesua, erresistentziak,  ikastetxeen dinamika aldaketa, koordinazioa,familiei informazioa emateko beharra... Ondoan tailer bakoitzeko ekarpenen artxiboak eransten dira.

HHko Tailerra:
https://docs.google.com/open?id=0B1SljKmFRN-PWkRuS2dwRlBkN28

LHko Tailerra:
https://docs.google.com/file/d/0B1SljKmFRN-PNXRfY3ZpVElTeFk/edit

BHko Tailerra:
https://docs.g…

Ikaskuntza kooperatiboa eskolan. Inklusioa lantzen...

Bigarren Hezkuntzako "Ikaskuntza Kooperatiboa" Tailerrean proiektu hau gehiago ezagutzeko gogoa azaldu zen. Bi ikastetxek azaldu zuten beraien esperientzia baina gehiago jakiteko beharra ere somatu zen.  Proiektua ezagutzeko Gipuzkoako 6 Berritzegunetara jo daiteke zuzenea egun hauetan, azalpena Pedagogia batzordeari edota Irakasle taldeari egiteko.
BGak egin dezake proiektuaren azalpena ikastetxean eta Ikastetxeek BG mintegietan izango diren IK mintegietan hartu dezakete 2012-2013 ikasturtean. Ikastetxeetara zuzendutako Prestakuntza-Berrikuntza Proiektuen deialdia izan daiteke marko egokia irakasle taldea animatzeko. 2012-2013 ikasturtean zehar ikastetxeen arteko bisitak ere antolatzeko asmoa dugu Berritzeguneok, elkarrengandik ikasteko aukera paregabea bait da.  Hona hemen Pere Pujolasen aurkezpen bat Ikaskuntza Kooperatiboari buruzko hainbat kontzeptuetara hurbiltzen hasteko.

GURE IKASTETXEETAN BERRIKUNTZAREN KULTURA SUSTATZEN Javier Etxeberria

Trás el informe AHO de finales del 2006 surge la terminología de la información, surgió la "Union innovation" 2010-2020, en el que se marca un nuevo objetivo estratégico para la Unión Europea: La innovación.

La innovación ha venido estos últimos años de mano de las nuevas tecnologías. Pero, hay otros tipos de innovación además del I+D+I. Entre este tipo de nuevas modalidades de innovacion deberíamos incluir la innovación educativa.

NESTA 2007 recopila informes de innovaciones ocultas( hidden innovation), también innovaciones educativas. Las innovaciones educativas son innovaciones ocultas.

En la medida que los usuarios se involucran en los procesos de innovación, la innovación tiene mayor éxito.




GAZTELUPE

Zeregin Ikaskuntza Gelako ikasleak Teknologia Berriak erabiltzen ikasten ari dira: posta elektronikoa, Docs, Calendar, Bloga, Sites, Movie Maker, Arbel digitala, Skype, Audacity...

Ikasleen motibazioa handia da eta irakasleak oso gustura ari dira.


LIZARDI BHI

IKT KONPETENTZIEN…

Donostiako Santo Tomas Lizeoko bi proiktuen aurkezpena

       Aurtengo Gipuzkoako jardunaldietan Santo Tomas Lizeoko irakasle talde batek aurkezpen bat egingo digu. Irakasleekin batera ikasle batzuk ere arituko dira. Ikasleekin landutako bi proiektu aurkeztuko dizkigute, baina ez produktu bukatua bezala baizik eta proiektuen osaketan eta proiektuak gelarako aplikazioan sortutako esperientziak, bizipenak eta, nola ez, ikasleengan sortutako aprendiziak.        “Donejakue bidea” eta “Ahanzturaren kronika” proiektuak Aniztasun Curricularreko taldeetan aplikatzeko sortu ziren. Santo Tomas Lizeoan talde horietan lan egiteko duten metodologiaaurreratua teoriatik praktikara eramateko asmoz. Ikasle talde horiek Santo Tomas Lizeoan horrela antolatuta daude:              Proiektuak ezagutu ondoren, audientziaren galdera eta hausnarketa, zalantzarik gabe, zera izango da: zergaitik ez bultzatu ikasleen aprendizaiak gela guztietan proiektu hauen bidez?

Eskola 2.0 Jakintza Ikastolan: gure gelako bloga

Gaur egun, ikaste-irakaste prozesuetan teknologia berrien erabilerak, euskarri zein baliabide gisa, eta konpetentzia digitala garatzeko beharrak mundu berri bat ireki digute, non blogak aukera interesgarri eta anitzak ematen dizkigun.
Jakintza ikastolan aukera hauek aurreikusiz, irakasle batzuk animatu dira mundu honetan murgiltzera eta beraien gelako blogak sortzera. Haietariko bat, Iñaki Pagola, gurekin izango dugu Jardunaldietan. Berak bere esperientzia kontatuko digu, nola aurkeztu zien ideia ikasleei, umeen inplikazioa eta jakinmina, eta hortik aurrera emandako pauso guztiak.
Berari entzunda konturatuko gara besteak beste, batetik, blogaren erabilera ez dela hain zaila, administratzaile zein erabiltzaileentzat. Eta bestetik, informazioaren antolaketa oso funtzionala dela blog batean. Bi ezaugarri hauek aukera ematen dute modu azkar eta erraz batean nahi duguna argitaratzeko eta kudeatzeko, horrek dakarren guztiarekin, beste konpententziak, ez bakarrik digitala, neurri batean edo b…

Mariaren Bihotza ikastola: Pentsatokia.

Donostiako Mariaren Bihotza ikastolak matematikaren konpetentzia (probemen ebazpena eta arrazonamendu logikoaren dimentsioa) eta komunikazio gaitasuna hobetzeko helburuarekin sortutako proiektua aurkeztuko digu


Proiektu horretan hezkuntzaren oinarri diren gakoak uztartzen dira. Alde batetik, pertsonen arteko harremanetan beharrezkoak diren gaitasunak eta bestetik, norbanakoaren bilakaeran funtsezkoa den pentsamendua eta arrazonamendua.

Ikastolan egindako diagnosi ebaluazioaren hausnarketaren ondorioz etorri da Pentsatokia proiektua. Hainbat iturrik izan dute eragina honen sorreran: ikasketa dialogikoa, Otañoko esperientzia eta Askartzakoa haien artean.

Lehen Hezkuntza osoan eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek parte hartzen dute, irakasleek zein ikasle guztiek; eta haiekin batera boluntario gisa lanean ari diren gurasoek.

Gipuzkoako XI. Jardunaldietan euren esperientziaren berri emango dute maiatzaren 10ean, eguerdiko 12:45etan.
IK-KI proiektua BHn. Maiatzaren 10ean, Bigarren Hezkuntza Tailerra, 15:30-17:15
Ikasketa kooperatiboari buruzko proiektu hau eskola inklusiboaren filosofian oinarritzen da, ikasgelan hezkuntza premia desberdinak dituzten ikasleei erantzuteko pentsatua dago eta curriculumeko eremu batzuetako eta besteetako heziketa jarduerak antolatzeko moduak proposatzen ditu, talde-lana egituratzearekin partehartze ekitatiboa eta  elkarreragina ahalbidetuz. ------------------------------------------
Aurkeztuko diren esperientziak :
Beasain BHI: Lourdes Imaz, Ane Ibarrondo eta Koldo López Borobia
Lauaizeta BHI: Mª Eugenia Lozano
Ikastetxean izandako prozesua proiektuarekin hasi zirenetik: ØIK-KI proiektuan egindako ibilbidea. ØIkastetxea eta Irakasleei dagokienez: Koordinazioa eta prestakuntza nola bideratzen diren.  Irakasle taldea eta planifikazio eta komunikazio sistema… ØGela: Nolako metodologiak sustatu diren, gelan bi irakasle batera aritzeko sistema, IK proiektua eta IKT erabilera… ØAurrerabideak

Tailer…