IK-KI proiektua BHn. Maiatzaren 10ean, Bigarren Hezkuntza Tailerra, 15:30-17:15
Ikasketa kooperatiboari buruzko
proiektu hau eskola inklusiboaren filosofian oinarritzen da, ikasgelan hezkuntza premia
desberdinak dituzten ikasleei erantzuteko pentsatua dago eta
curriculumeko eremu batzuetako eta besteetako heziketa jarduerak antolatzeko
moduak proposatzen ditu, talde-lana egituratzearekin partehartze ekitatiboa
eta elkarreragina ahalbidetuz.
------------------------------------------
Aurkeztuko diren esperientziak :
Beasain BHI:
Lourdes Imaz, Ane Ibarrondo eta Koldo López Borobia
Lauaizeta BHI:
Mª Eugenia Lozano
Ikastetxean izandako prozesua
proiektuarekin hasi zirenetik:
Ø IK-KI proiektuan
egindako ibilbidea.
Ø Ikastetxea eta Irakasleei
dagokienez: Koordinazioa eta prestakuntza nola bideratzen diren. Irakasle taldea eta planifikazio eta
komunikazio sistema…
Ø Gela: Nolako metodologiak
sustatu diren, gelan bi irakasle batera aritzeko sistema, IK proiektua eta IKT
erabilera…
Ø Aurrerabideak
Tailerraren dinamika:
Esperientziak aurkeztu ondoren partaideak launakako
taldeetan jarriko dira proiektua arrakastatsua izateko beharrezkoak diren
prozesu eta praktikei buruz aritzeko.
Tailer honetan erabiliko den egitura kooperatiboa
izango da: “Arkatzak erdira” deritzana. Talde bakoitzak lau hausnarketa galdera
izango ditu hainbat alderdien arrakastarako gakoak aztertze bidean.
Partaide bakoitza galdera batetaz arduratuko da.
Kide guztien iritzia izan ondoren eta eztabaidaren ondoren taldeak adostu
egingo du erantzuna.
Taldeak bozeramale bat eta idazkari bat izango
ditu. Azken honek partaide guztien lanak bilduko ditu.
Talde txikietako lana, talde handian azalduko da eta ondorio batzuk aterako
dira. Guzti hau bideratu eta jarraipena emango zaio: mintegien bidez, dokumentu
partekatuen bidez (docs…) elkartrukeak bultzatuz, ikastetxeetan bisitak
ahalbidetuz...