Saltatu eta joan eduki nagusira

ORIXE IKASTOLAKO HEZKUNTZA-KOMUNITATEA:

HEZIKETA EREDU BERRITZAILEA XXI.MENDEKO IKASTETXERAKO .
Orixe ikastolak orain dela 3 urte “Urteko Elkarbizitza Plana eta Behatokia” sortzeko proiektua aukeratu zuen komunitate osoak aurrera eramateko.


Marian Goikoetxea, Orixe ikastolako ikasketa burua eta Miren Arriet, zuzendaria

Lehen urtean egindako lana

Proiektuak markatzen dituen fase guztiak landu ziren: Sentsibilizazioa, Diagnostikoa, Planifikazioa, Jarraipena eta Ebaluazioa.

Diagnostikoa egin zenean gurasoek informazio falta edo koordinazio falta zegoela adierazi zuten.
Jangela 200 ikaslek erabiltzen dute, bi eraikuntzetan. Une hartan jangelako giroa txarra zen. Egoera ikusita jangelako langileak hasi ziren formakuntza egiten eta hobetuz joan dira. Ikasleen Tutoretza saioa ordutegian jarri zen proiektu honetan sartu zirenean. Tutoretza saioak dedikatu ziren jangelaz hitz egiteko, ikasleentzat inportantea zena tratatzeko eta bideratzeko. Hasieran bakarrik bazkariaz hitz egiten zuten baina hori tratatu eta gero kezkak joan dira aldatzen.
HH eta LH etapen arteko ezagutza ez zen oso handia eta Proiektuak aukera eman zuen elkarrekin lan egiteko, hausnarketa egiteko, proposamenak egiteko…
Ordurarte bi etapetan formakuntza desberdina egiten zen. Hortik aurrera proposamen bakarra egiten da: eskolakoa.
Irakasle-dinamizatzailea edukitzeak asko lagundu zuen.
Berritzeguneko Mintegia oso baliagarria izan zen materiala ezagutzeko eta ondoren praktikan jartzeko estamentu guztiekin.
Estamentu guztiek hartu zuten parte; gurasoak, jangelako eta kiroletako monitoreak, atezainak, irakasleak eta ikasleak.
Elkarbizitza-plana erredaktatu zen ikasturte bukaeran.
Behatokiko partaide batzuk
Behatokia hasieratik sortu zen funtzio hauek izanik:
* Hezkuntza komunitate kide guztien parte hartze aktiboa bermatu eta pertenentzia-zentzua bultzatu.
* Egunerokotasunean sortzen diren beharrak eta gatazkak kudeatu eta bideratzeko ekintzak proposatu.
* Harremanak hobetzeko eta elkarbizitza osasuntsua eratzeko, partaide guztiengandik proposamenak, egonezinak eta iradokizunak jaso.
* "Elkarren arteko zainketa"ren aldeko kultura bultzatu: sentimenduak identifikatu, bestearen tokian jartzen ikasi...
Ordezkatutako estamentuak: gurasoak, irakasleak, jangela.

Eta hurrengo ikasturtetan? nahi baduzue jakin nola txertatu dugun elkarbizitza gure eskolako Proiektuan, etor zaitezte entzutera ostegunean, arratsaldean.