Saltatu eta joan eduki nagusira

ZUBIRI-MANTEOKO BERRIKUNTZA EKINTZA



“Geography, Music and English getting together in Secondary Education” aurten, Donostiako Zubiri-Manteo Institutuan, gauzatzen ari den berrikuntza ekintza bat da.

Ekintza honek gogorarazten digu hainbat programa edo proiekturen marko antzeko bat: azkeneko urte hauetan Bigarren Hezkuntzarako Bhinebi eta Hezkuntza Eleanitz Esperientzia; datorren ikasturterako aurreikusten den eredu hirueledunaren proiektua.

Ekintza hau hortik abiatzen da. Honez gain, ikastetxe honetako irakasleriak badu alderdi hauekiko eskarmentua, beti ikastetxearen egiturari begiratuz. Hitz gutxitan, antzematen den esparrua agudo nabarmentzen da: hizkuntzaren ikaskuntza (eta irakaskuntza) irakasgai batzuen bitartez edo irakasgaien aprendizaia (eta irakaskuntza) hizkuntza baten bidez erdiestea; biak –hizkuntza, ingelesa kasu honetan, zein aukeratutako irakasgaiak- elkarri laguntzen diote; gainerakoan, ikasleek nahiz irakasleek izandako elkarrekintzetan, ikaste irakaste prozesuan, Jim Cumminsen hizkuntzen menpekotasunarenarteko hipotesiaren arabera, beste hizkuntzek ere irabaziak dituzte hobekuntza prozesu eraikitzaile batean.