Saltatu eta joan eduki nagusira

Mezuak

LAN PROIEKTUAK: IKASLEEN GAITASUNAK GARATZEKO ETA KOOPERATZEKO TESTUINGURUA. AIETE IKASTETXEA

Aiete ikastetxean sortu zenetik proiektuen metodologia lantzen hasi ziren.  Jardunaldietan kontatu digute lana nola planifikatzen duten, proiektu bat aurrera eramateko urratsak, ikaskuntza kooperatiboa nola txertatzen duten eta ingelesa nola dagoen integratuta.

HHKO KUDEAKETA ERAGINKORRA: HURBILEKO ZENBAIT ESPERIENTZIA ABERASGARRI!

Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldietan Amassorraingo Nekane Martiarenak eta Patrizia Sanchezek 5 urteko geletan txertaturik dituzten hainbat esperientzia aurkeztu zizkiguten.Gainera, beraien ahozko jarduna, argazki ugariz eta egunerokotasunean gelan dituzten material erabilgarriz lagundu zuten. Bikain! Esperientzien artean, besteren artean, honakoak jaso genituen:   - “Pilota hiztuna” : zeinak eskolaz kanpotik dakarzkigun kontutxoez hitzegiteko txanda “arautua” ematen duen. -    Elkarrekin (binaka, hirunaka...) egiten ditugun lanen argazki-album osotuak: haurrek idatziz ere jasotzen dute albumean kolaborazioan egindakoak, eta askotan gogora ekartzen dituzte elkarrekin egindako lan horiek. -          “Harearen kutxa” : non haurrari bere barne munduaren adierazpenerako gelan aukera berri lasaigarri bat eskaintzen zaion. -“Nola nago?” esperientzia: emozioak au...

HEZKIDETZA : Berdintasunean Hezi

 Duela 12 urte hiru ikastetxeren fusioaren ondoren sortu zen Hirukide ikastetxea eta horrekin batera gure Hezkuntza Proiektu berria. Hasieratik Bizikidetza jorratzeari garrantzia handia eman genion eta Adimen Emozionala funtsezko oinarria izan da prozesu honetan.   Gaur egun osatua dugun Bizikidetzaren kultura honi esker, eremu ezberdinetatik (bai guraso, ikasle zein irakaslegoaren aldetik) denbora librean bizitzen diren egoera ezberdinei erantzun egokia emateko grina sortu zen. Hori dela eta aurtengo ikasturtean Hezkidetza Planean biziki parte hartzea erabaki genuen. Plana osatzerakoan oso garrantzitsua iruditu zaigu Hezkidetzaren gaia ere   ikastetxeko proiektuaren barnean txertatzea. Gure proiektua Adimen Anitzen paradigman oinarrituta dago eta zuzenki erlazionatu dugu Pertsona arteko Adimenarekin. Modu honetara, Hezkidetzak gure proiektua osatu egiten du. Bestalde, ikastetxea osatzen dugun eragile guztiak planean kontutan hartzea ere funtsezko...

GORPUTZALDIAK.EMOZIOAK LANTZEN

Euskal Hezkuntza Sistemaren helburua zera da pertsona integralak garatzea. Hau da, oinarrizko gaitasunak garatuta izatea da. Gaitasun horien artean Gizarterako eta Herritartasunerako konpetentzia izanik, “Gorputzaldiak” ekimena oso aproposa da gaitasun hori garatzeko eta gainera, Norberaren Autonomiarako eta Ekimenerako, eta Giza, Arte eta Kulturarako gaitasunak ere lantzeko. Eskola esparrura etorrita, Gorputz Hezkuntza arloa bakarrik izan da gorputzarekiko trebeziak landu dituena. Baita ere esan, tradizioz Dantzak izan duela presentzia ikastetxe gehienetan eskola orduz kanpoko jardueretan, hautazkoa ekimen bezala, alegia. “Gorputzaldiak” ekimenak , berriz, dantza curriculumaren barruan, tresna pedagogiko bezala proposatzen du, gaitasun fisiko eta motor, kognitibo, komunikaziozko, sozial eta afektiboen garapen integrala lantzeko. Beraz, ekimen honetan proposatzen diren jarduerak zehar-lerrokoak izanik, edozein irakaslek eta edozein arlotan aurrera eraman daitezke. Adituek di...

Elkarrizketatik Antzerkira. Elgoibar LHIko esperientzia.

Ikasle baten anaiaren jaiotzak bidea eman zuen familia mota ezberdinez hitz egiteko eta aldi berean, gertakizun honek ikaslearengan sortu zituen emozioei hitzak ipini,  konparitu, sozializatu eta emozio horiek sentimendua bilakatzeko . Familia eskolara gonbidatu eta elkarrizketatzea erabaki zuten. Elkarrizketa transkribatzean, horretarako dauden modu ezberdinez hausnartu eta sailkapen bat egin ondoren, gelakideen artean transkribatzeko modu bat adostu zuten. Transkripzioa eskua artean izatean, antzeztea otu zitzaien. Antzezlanean zenbat disfrutatu zuten ikusirik eta curriculumaren hainbat aspektu interesgarri lantzeko aukerak antzeman eta gero, beste antzerki bat prestatzea erabaki zuten: “ERREGINAREN FROGA”. Antzezleak zein izango ziren erabaki ostean, bestelako lanen zerrenda egin eta lanari ekin zioten. Behin antzezlana (atrezzoa, gidoia, eskenatokia…) prest zutela ikustean, emanaldiak antolatzeari eta planifikatzeari ekin zioten. Ordutegiak, ikusle talde kopur...

IKAS TRESNA DIGITALEN ERABILERA LANKIDETZA SUSTATZEKO

Tresna digitalak oso interesagarriak dira ikastetxeetan, pertsona desberdinen artean amankomuneko lan bat garatu behar denean. Lankidetza errezten da tresna digitalekin. Ponentzia honetan bigarren hezkuntzako Donostiako hiru ikastetxe ditugu, maiatzaren 14an, arratsaldean, bakoitza esperientzia ezberdin batekin: - Zubiri-Manteo BHI:  Ikastetxe nahiko handia, hiru eraikuntzetan banandua, DBH, Batxillergo eta goi mailako eta erdi mailako ziklo formatiboak ematen ditu. Zuen arazo bat zen irakasleen arteko koordinazio eta informazioa aurrera eramatearena. Arazo honi aurre egiteko sortu dute, Google Apps-ek ematen dituen aukeretan onarrituz, gune bat, irakasleek erabiltzeko pentsatuta: Zubiri-Manteo Sitea , eta hau da azalduko diguten esperientzia. Kasu honetan, beraz, lankidetza irakasleen artekoa da. - Lauaizeta BHI: Intxaurrondo auzoan kokatuta dagoen ikastetxea. Auzoko institutu publikoa da. Ikasle gehienak etortzen zaizkie Intxaurrondo Hegoa, Intxaurrondo Ikastola ...

Alegiko Aralar BHIko Hezkidetza Plana

Andu Martinezek azaldu digu bere institutuan nola bideratu duten hezkidetzaren gaia. Hezkidetza ez dute jorratu beste gai bezala baizik ikastetxeko jarrera edo identitate moduan landu dute. Horretarako klaustroaren sentsibilizazioa sustatu dute eta hortik aurrera ikasleena, bai tutoretza saioetan, gainerako ikasgaietan betaurreko moreak jantzita, pasabidetan, patioan, sare sozialetan eta bai eta gaztetxean eta gurasoekin ere.