“Matematika eta proiektuak” - Antzuola Herri Eskola



Eskola ume desberdinen elkargunea da, eta bertan, mundua ulertzeko duten desioari aurre egiteko aukera eskeintzen zaie. Elkargune honetan , beraien identitatearekin agertzen dira ikasleak: galderak, ekintzak eta intentzioak planteatuz ; egitasmoak diseinatuz; helburuak eta xedeak zehaztuz ; adostasunak eta desadostasunak finkatuz; eta dinamika honen ondorioz, ikasketa prozesuak sortuz.

Testuinguru honetan ezaguera eraiki eta areagotzen da, eta arrazoia da hiru protagonista hauen artean dagoen interakzioa: norberaren ideiak, besteenak eta kultura.

Matematika ere interakzio honetan ematen diren elkarrizketetan garatzen da eta funtzio garrantzitsua hartzen du errelitatea ezagutu eta ulertu nahi denean Beraz, gelan, hainbat errealitate ezagutzeko desioak planteatzen direnean , matematika ezinbesteko baliabide bihurtzen da sakontasunez aztertzeko.

Hau izango da azaldu nahi dugun ideia, begirada bat botako diegu aurreko hiruhilabetean 3. mailatik gorako lau geletan planteatu diren proiektuetan matematikak izan dituen funtzio eta balioei. 

Baina matematikak badu beste ezaugarri bat prozesu hauetan ere agertzen dena, eta hau da: matematika bera ere errealitate bat da , beraz bera ere aztergai bihurtzen da. 

Ideia hau ere aipatu eta erakutsi nahi dugu: hainbat errealitate sakondu den gaietan. nola bihurtu den proiektu matematika bera. 

Azkenik, beste ideia hau indartu nahi dugu: matematikaren bi alderdi hauek (matematika mundua ulertzeko erabiltzea eta matematika bera aztergai hartzea) gelaren errealitate matematikoarekin erlazionatzen dira, hau da , ikasleek duten gaitasun matematikoarekin: duten lojika, argudioak, prozedurak, ideiak, esplikazioak, elkarrizketak . Uste dugu matematikaren garapena barne prozesu bat dela eta ikasle bakoitzaren kokapena ikertzaile eta protagonista matematiko bezala ezinbestekoa dela bere gaitasun matematikoa areagotzeko. 

Beraz, ikasleen ideia batzuk erakutsiko ditugu eta duten balio matematikoa .