IK-KI ESKOLA INKLUSIBORAKO BIDEA ERAIKITZEN

IK/KI Ikasteko Kooperatu-Kooperatzen ikasi programa Gipuzkoako Jardunaldietan aurkeztu genuen duela hiru urte. Handik aurrera esperientzia zabala eta interesgarria garatu dugu Gipuzkoako sei Berritzeguneetako ikastetxe askotan, eta hitzaldi-elkarrizketa honen bidez aurrerapauso berria emango dugu gure ibilbidean.

Pere Pujolàs irakasleak gaurko egoeraren ikuspegi orokorra emango digu programa hau praktikan jartzen ari garenoi edo jarri nahi dutenei hausnartzen laguntzeko.
Haur, Lehen eta-edo Bigarren Hezkuntzako zenbait irakaslek, bere esperientzian oinarrituta, erantzungo dituzte sortzen zaizkigun funtsezko galdera batzuk, haiek bizi duten etapa edo fasearen arabera: (sarrera, orokortzea edo sendotzea):
Zergatik eta zertarako sartu gara honetan? Zer ekarpena egiten digu irakasleoi eta ikasleei? Zer nolako laguntza ematen digu metodologia honek era inklusiboagoan erantzuteko ikasle guztiei gelan? Zer nolako baldintzak izan dira ezinbestekoak emandako pausu bakoitzean aurreratu ahal izateko? Zer nolako erronkak ditugu gaur eta zeintzuk aurreikusten ditugu datorren ikasturterako gure gelan eta gure ikastetxean? Zer ekarpena egiten digu Berritzeguneko mintegien bidez daramagun sare lana?...
Testigantza hauek guztiak jaso eta markoan ipiniko ditu Pere Pujolàsek, gaur arteko esperientzien eta ikerketen argira, aurrerantzean geure geletan eta ikastetxeetan sortuko zaizkigun erronka berriei erantzuna era kooperatiboan ematen jarrai dezagun.

CA/AC: Haciendo camino hacia una escuela inclusiva

Tres años después de haber presentado en el marco de las Jornadas de Gipuzkoa el programa Aprender a Cooperar, Cooperar para aprender AC/CA, y contando ya con una experiencia amplia e interesante en muchos centros de los seis Berritzegunes de Gipuzkoa daremos con esta conferencia-coloquio un nuevo paso en el camino iniciado.
El profesor Pere Pujolás nos dará una visión panorámica del momento en el que nos encontramos aplicando este programa y nos ayudará a reflexionar sobre la práctica desarrollada,.
Algunas profesoras y profesores de cuatro centros de Educación Infantil, Primaria y/o Secundaria, que se encuentran en etapas o fases distintas: iniciación, profundización o afianzamiento; responderán desde su experiencia algunas preguntas que nos surgen habitualmente:
¿Por qué nos hemos metido en este proyecto?, ¿Qué nos está aportando?, ¿Cómo damos respuesta en clase de un modo inclusivo a todas y todos nuestros alumnos con este programa?, ¿Qué cosas fundamentales hemos tenido en cuenta y nos han resultado imprescindibles en cada etapa o fase del proyecto? ¿Qué desafíos tenemos en este momento y de cara al curso próximo a nivel de aula y como equipo docente? ¿Qué nos está aportando el trabajo en red a través de los seminarios?...
Recogiendo y enmarcando estos testimonios Pere Pujolás nos dará pistas basadas en las experiencias y en las investigaciones desarrolladas hasta la fecha, para afrontar con su ayuda los nuevos retos que surgen en la práctica diaria en nuestras aulas y en nuestros centros.