Saltatu eta joan eduki nagusira

Hezkidetza eta genero berdintasuna lantzen Errenteriako zenbait ikastetxetan.

Duela hiru ikasturte Errenteriako Udalak, Berdintasun Plan berritzerakoan, ikastetxeen partaidetza eskatu zuen zenbait lan ildo martxan jarri ahal izateko. Honekin batera Irungo Berritzegunearen kolaborazioa ere eskatu zen. Horrela modu formalean funtzionatzen duen foroa bat osatu da hezkidetza eta genero berdintasuna lantzeko bai ikastetxe mailan baita herri mailan ere. Foro honen koordinatzailea Errenteriako Udaleko Berdintasun Teknikaria da.

Lehenengo momentu batean jarduera puntualak proposatzen ziren azaroak 25 eta martxoak 8 nazioarteko egunak ospatzeko. Baina, ikastetxeen aldetik eskatu zen hau guztia ikastetxeen dinamikan ezarri behar zela, ikastetxeak martxan dituen proiektuekin lotu egin behar zela eta bai irakasle, familia eta ikasleen aldetik sentsibilizazio eta formazioa behar zela.

Hau dela eta Udalaren eskutik familien prestakuntza egin da, baita irakasle batzuena ere. Honetaz gain, Berritzeguneak materiala eta gida prestatu du bai sentsibilizazioa, bai diagnostikoa egiteko, non ikastetxe bakoitzean irakasle, ikasle eta familiekin indarguneak eta hutsuneak detektatzen diren, hobekuntzarako lan plan bat osatu ahal izateko.

Esan behar da, ikastetxe bakoitzean erritmo propioa eraman dela: zenbait ikastetxetan Tutoretza Planetan gaia txertatu dute gaia jarduera zehatz batzuk finkatu dituztelarik, beste batzuk, familia eta irakasleen prestakuntzaren lehenengo pausuak egiten ari dira eta beste batzuk berriz, sentsibilizazioa eta diagnostikoa jadanik egin duten. Dena den, foroan parte hartzen duten ikastetxe guztiek, bai azaroak 25, bai martxoak 8rako udalak antolatzen dituen ekintzetan parte hartu dute.