Saltatu eta joan eduki nagusira

“Itsas hondoa arakatzen: ikastalde baten esperientzia”.



Badira urte batzuk gure ikasleen ikaskuntza prozesua proiektuen bidez bideratzen saiatzen hasi ginela. Denbora honetan denetarik bizi izan dugu: beldurra, ezustekoak, zorabioa, poza, zalantza ugari........... mota askotariko emozioak, baina azken finean, ikaskuntza, errealitatea, bizitza bera horrelakotxea da.

Gure asmoa ikaslearen ikaskuntzaren esperientzia bere bizipenekin lotzea da eta izaten ari den bilakaera horren konszienteago egitea; garatzen eta erabiltzen ari den habilezia eta estrategiak mahai gaineratu nahi ditugu eta posible den kasuetan horiei buruz taldean eztabaidatzea.

Aurkeztuko dudan esperientziarekin , itsas hondoetara elkarri lagunduaz egin dugun ibilalditxoa zuei helarazten saiatuko naiz. Itsas hondoaren informazioa eta datuak jaso, interpretatu eta antolatu; urpekaria elkarrizketatu eta blogean argitaratu; uraren ezaugarriak ikertu esperimentazioaren bidez; itsas hondearen maketa eskalan eraiki...

11 urteko neska-mutilekin egindako lana da. Oso bizipen interesgarriak eskaintzen dituen taldea da, ikasteko bene benetako gogoa duena. Espero dut zuen interesekoa izatea.