Badira bost urte Ordiziako Berritzegunean, Zegamako Aitxuri HLHI, Idiazabalgo A. Iparragirre HLHI, Beasaingo La Salle-S Jose, Legazpiko D. Agirre HLHI eta Haztegi Ikastola, eta Urretxuko Gainzuri HLHI eta Urretxu-Zumarraga Ikastolako irakasleek elkarrekin IK-KI Programa ezagutzen eta martxan jartzen hasi zirela. Eta mintegikideak 13-14 ikasturtean Finkatze fase batean sartu ziren aprendizaia kooperatiboan ikasitakoa eta martxan ipinitakoa sistematizatuz eta hiru eremuak (A-B-C) aurrera eramanez.
Ondoren, eta beti ere aprendizaia kooperatiboa oinarria izanik, beste pauso batzuk emanez haratago joatea erabaki zen. Horrela azken 3 urteetan (2013-16) urrats hauek eman dira:
• IK-KIren SISTEMATIZAZIOA lortzea zen ikastetxeko proiektu bezala – maiztasuna, talde planak, estrategiak aberastea-
• Ikasleen AUTONOMIA/AUTORREGULAZIOA lortzeko bideak irekitzea eta EBALUAZIOA aberastea (Autoebaluazioa, ko-ebaluazioa )
• BLOOM TAXONOMIAREN ulermena eta planifikazioan txertatzea eta SEKUENTZIA DIDAKTIKOA aberastea.
• ADIMEN ANIZKUNAK, PENTSAMENDUEN ERRUTINAK, ARAZO EGOERAK ETA EKINTZA BENETAKOAK…
Eta horrela Ulermen Proiektuetara iritsi ginen ezagutza sakonak egiteko markoa irekitzen zuelako, beste kontestuetara transferitzeko aukera ematen zuelako eta bertan aurreko guztia txertatzeko aukera ematen zigulako.
Horrela iazko ikasturtean ziklo bakoitzeko Proiektu bat osatu eta martxan ipini zen eta aurten beste bat.
Abiadura ikastetxe bakoitzak ipintzen du, IKTak eskaintzen digutena aprobetxatuz…. Eta elkarren arteko hausnarketak eginez eta egiten duguna konpartituz aurrera goaz.
Umorea erabili dugu gure artean, motibazioa elikatuz eta ikasleekin egin nahi dugun moduan gure artean eginez…. Saioen estrukturei garrantzia eman zaie, hasierak eta bukaerak zainduz, estrategia ezberdinak erabiliz eta aprendizaia kooperatiboa irakasleen artean gure egiteko era bihurtuz, metakoginizioa eginez… aurrera goaz!.
Aurtengo Jardunaldietan, maiatzaren 12an, arratsaldez,talde osoaren ordezkari gisa, honako irakasle hauek izango dira aurkezle:
Mariaje Glez de Galdeano, A. Iparragirre HLHI,Idiazabal
Lourdes Gartzia, D. Agirre HLHI, Legazpi
Amaia Arrizabalaga, Gainzuri HLHI, Urretxu-Zumarraga
Iñaki Etxaniz, Gainzuri HLHI, Urretxu-Zumarraga
M Jose Elgarresta, Urretxu-Zumarraga Ikastola
Jornada de proyectos de Innovación Educativa de Gipuzkoa