Ikasgeletako lana nola aberasten joan diren
azaldu digute irakasle hauek.
Berritzeguneko prestakuntza mintegitik
bultzatuta, geletan aldaketak gauzatzen
joan dira. Hasieran Ikasketa
Kooperatiboaren programa jarraituz, baina pixkanaka, hori mantenduz, beste
elementu batzuk kontuan hartzen joan dira unitate didaktikoak planifikatu eta
ikasleekin gauzatzeko garaian.
Horrela, inklusioa
(ikasle guztiek parte har zezaketen jarduerak ziurtatuz), IKT-ak
(tresna digitalak gelan ohikoak eginez), ebaluazio
formatiboaren tresnak eta moduak erabiliz eta Bloom taxonomia ( ikasleek egiten dituzten jarduerak, pentsamenduaren
behe mailakoak izatetik goi mailakoak izatera eman beharrezko aldaketak eginez)
oso kontuan hartuz ikasleen aprendizaia areagotzea eta erraztea lortu dute.
Pentsamendu
errutinak erabiltzen hasteak beste aurrerapauso bat
ematea suposatu du. Orain, ikasleei pentsamendua antolatzen laguntzen dien
patroi sinpleak eskaintzen zaie. Irakasleen hitzetan, honek ikasle guztien
partaidetza indartu eta ziurtuz gain, pentsamendu kritiko eta sortzailea
bultzatzen du.
Ikasleentzat jarduerak zehazteko garaian Adimen Anitzen kutxa tresnaren erabilera oso erraza egin zaie irakasleei; horrela,
jarduera anitzak, ezberdinak eta ikasle mota gehiagora hurbiltzeko aukera
ematen dutenak gauzatu dituzte.
Ikaskuntza
– Irakaskuntza faseak ere kontuan hartu dira jarduerak
antolatzeko eta ikasleei planteatzeko garaian, eta fase bakoitzean, zein
jarduera erabiliko den ebaluaziorako zehaztu da.
Ulermen
Proiektuen azalpena adibideen bidez egin dute gurekin
egon diren irakasleak.
Horrela, Haur
Hezkuntzako “Unibertso” proiektuan ikusi dugu, aprendizai kooperatiboaren estrategiak
nola erabili dituzten, ikasleek taldeko ardurak betetzen, taldeko koadernoaren
adibideak, pentsamendu errutinen bidez irudiak
aztertzen, autorregulaziorako jarduerak egiten, eta ekintza autentikoaren
bidez, aurretik ikasitakoa bere familiei nola azaldu zien.
Lehen Hezkuntzako 3. zikloko Ekosistema
proiektuan, planifikazioa nola egiten
duten azaldu digute; baita ikasleen
autorregulazio prozesua nola gauzatzen duten ikusteko aukera izan dugu. ,
honetarako zein pentsamendu errutina, errubrika, erabili duten ikusiz.
Lehen Hezkuntzako 2. zikloko Ura proiektuan,
ikasleekin nola egin duten azaldu dute; orain egiteko modu honekin ikasle gehiagoetara iritsiz, eta ikasle
bakoitzak duen adierazteko modua errespetatuz, nola lortu duten ikasle guztiek
edukiak bereganatzea.
Ziklo honetan ebaluazioa formatiboa nola gauzatzen den ikusi dugu eta zein tresna ugari, anitzak eta errazak
erabili dituzten erakutsi digute; horrela
ebaluazioa aprendizaiaren motorra izatea lortu dute.
Hau guztia, ikastetxe ezberdinetako irakaslez
osatutako berritzeguneko mintegi taldeak lan kooperatiboa egin du eta hau gutxi
balitz, aprendizaiaren protagonista euren geletako ikasleak izatea lortu dute. Bejondeizuela!