ERASMUS + proiektu
europarraren inguruan izango da Orixe BHI eta Leizarán BHI ikastetxeak egingo
diguten aurkezpena. Bi ikastetxeak Erasmus +(KA1) jarduera aurkeztuko digute,
hau da ikaskuntzarako mugikortasuna eskaintzen duena, asmoa, irakaskuntza-praktika
hobetzeko estrategia aurrera eramatea da.
ORIXE BHI ikastetxeak Erasmus + (KA1)
egitasmoaren nondik norakoak azalduko du:parte
hartzeko arrazoiak, inplikazioak eta onurak; hau da, europear proiektuk zer
suposatu dute beraien ikastetxerako.
Orixe
BHI 2010tik darama elkartrukeak egiten beste europako herrialdekin; lehen urratsak 2012an izan
ziren Laponian “Web 2.0 metodologiak”
ikastaroarekin eta 2014-2017an Erasmus+ (KA2)
jardueran ere parte hartu du.
LEIZARAN BHI ikastetxea 2014-15 ikasturtean Erasmus+ (KA2) jardueran barru Finlandian egon da hezkuntzaren
funtzionandua ezagutzeko eta ikusteko zergatik den hain arrakastatsua. 2015-16
Erasmus+ (KA2) jardueran ere, Turkiako ikastetxeetan egon
dira;alde batetik, genero trataera dela eta jakin bazekiten ahaleginak handiak
egiten ari zirela emakumeak hezkuntzara hurbiltzeko.Bestalde, lanbide heziketa ezagutu
nahi zuten;Turkiak inbertsio handia
egiten du honetan eta baliabideak ikusi eta ezagu nahi zituzten.Ondorioz, bi
hezkuntz sistema desberdin aztertu eta bakoitzaren onena hartu dute ikastetxean
txertatzeko
Guzti honen berri zuzena izan nahi duenak horretarako aukera izango du datorren maiatzaren 12an goizeko 12:00etan Gipuzkoako XV. Hezkuntza Berriztapen Jardunaldien baitan egingo duten aurkezpenean.