Donostiako
Manuel de Larramendi ikastetxeak batxilergoko lehenengo mailan garatzen duen
ikasketa-zerbitzu proiektuaren azalpena. Maila honetako ikasle guztiek,
hirukoteka eta astero bi orduz, Donostiako elkarte ezberdinetan (Gurutze
Gorria, Matia Fundazioa, Hurkoa fundazioa, Caritas Gipuzkoa…) boluntariotza
orduak egiten dituzte. Bertan, lan egiteaz gain, elkartea ezagutu eta bere
helburuak betetzeko hobekuntzak proposatu eta aurrera eramaten dituzte.
Proiektuak kurtso osoa hartzen du eta gai eta konpetentzia ezberdinak biltzen
ditu.
Ausarta eta berritzailea, Larramendi Ikastetxeak aurkeztuko digu proiektua. Aurkezpena ostiralean BHko gelan 11:30etan.
Ikastetxean beste proiketu arrakastatsua ere garatzen dute: Dance2gether
Ikasleek, sormena,
gorputzaren espresioa,eta elkarlanetiksortutako koreografiaren bitartez,
sentsibilitate partekatu dute. Bost egunetan zehar landu eta
jorratutako lan sakona izan da eta ikasleek beren buruarekiko
konfidantza izatea landu dute. Era berean, askotan aurreikusita ditugun
estereotipoak apurtzeko ere esperientzi ederar izan da.
“Voyage”: bizitzaren bidaia,
izan da lortutako produktoa eta bertan ikasleek, gure
dantzari-antzezleek eskeini duten indarra, sentsibilitatea, emozioa… oso
hunkigarriak izan dira.
Joan zen abuztuan, emanaldiaren bideoa ikusgai.
Joan zen abuztuan, emanaldiaren bideoa ikusgai.