Poza handia komunikazio
honekin, aukera zuzena ikusteko ZIG gela honetan egiten ari den lana,
ikasleekin egiten dituzten ekintzak eta ikasleen aurrerapenak.
Antigua Luberriko ZIG gelako antolaketa eta lan egiteko moduaren
deskribapen laburra egingo da. Eta nola ikasbidaia ardatz bezala hartuta
ikasturtean zehar eta eguneroko lanean, curriculumaren ildo eta gaitasunak
landu eta garatzen diren azalduko da.
Beti ere, nerabezaroko ezaugarriak kontutan hartuta eta helduarora ahalik
eta modu egokienean igarotzeko, egiteko, aukeratzeko, erabakitzeko eta parte
hartzeko aukerak eskaini helburu hauek lantzeko:
- Kirolarekiko zaletasuna eta bizitza osasuntsu baten kontzientzia eta ohiturak sustatzea.
- Elikadura osasuntsurako beharra ikustarazi eta zenbait ohitura desegoki aldatzea.
- Aisialdian, beraien adineko gazteak bezal beraiek ere, koadrilan ataeratzea.
- Eskolaz kanpoko bizitza, lagunartea eta sare soziala erabiltzea.
- Kontsumo gutxirekin bizimodu osasuntsu eta atsegina izaten ikastea.
ZIG gelan honetan egiten diren ekintza gehiago ezagutzeko eta lan egiteko
prozedurak ikusteko, gelako irakasle eta ikasleen artean bloga sortu eta
elikatzen dute.