DBHko ikasleen artean
sedentarismoa eta elikadura ohitura desegokiak handituz doazela adierazi zuten
Osakidetzako eta Osasun Saileko profesionalek Irungo Berritzegunean 2014-15
ikasturtean. Era berean, elikadura osasuntsua eta ariketa fisikoa eragiteko,
Europako Batasuneko proiektu eta ikerketa batean parte hartzea proposatu zuten.
Hasierako proposamena bi ikastetxerekin lana egitea bazen ere,
Berritzegunean pentsatu genuen
Bidasoaldeko ikastetxe guztiei zabaltzea proiektua eta programa, eta ikastetxe
guztien erantzuna baikorra izan zen, guztira 10 ikastetxeren parte hartzea
izanik.
2015-16 ikasturtean
Bidasoaldeko DBHko 1. eta 2. Mailako ikasle guztiei azaldu zitzaien. Halaber, ikasleentzat euskarri bezala eta ekintza guztiak
dinamizatzeko www.bidasoatikmundura.eus webgunea zabaldu zen.
Bidasoatik Mundura Sasoi
Erronka programa, eta abentura horretan elkar lanean gabiltza Kronikgune,
Osasun saila, Osakidetza, Irun eta Hondarribiako Udalak, Txiribuelta taldea,
Ikastetxeak eta Irungo Berritzegunea.
Hilero 1.eta 2. DBHko
ikasleen erdia baino gehiago, 800 ikasle inguru, ari da jolas garai batzuetan
gorputza mugitzen eta elikadura osasuntsuaren ideiak barneratzen.