Haur Hezkuntzako Proiektua
Summa-Aldapetan
Proiektu honen
helburu nagusia Sormena bultzatzea eta garatzea da. Ikasle guztien beharrei balio izan eta
erantzungo dien espazioan haurren auto-estimua sendotzea, gozatzea, eta sormena
bultzatzea.
Gelako ikasleak
elkarrekin lanean arituz, irakasleak proposatu, kontrolatu eta epaitu
gabe, norberaren garapena lantzeko
urrats naturalak emanez.
Arno Sternen teorian
oinarrituta FORMULAZIOAren garapenean ikastetxean bi tailerretan ikasleek
elkarrekin nola sortzen duten ikusteko aukera izango dugu maiatzaren 8an
arratsaldeko 15:30etan Donostiako EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroan.
Arno Sternen
esaldiak:
Helduak haurraren bat-bateko jolasa
suntsitzeko boterea dauka; indar hori erabiltzen du, borondatez edo
inkontzienteki, umearen onerako delakoan. Hala ere egiten diona kalte handia
da, gehienetan errepara ezinekoa.
Jarduera bat egiteko
plazer-agatik egitea, ez ezer lortzeko nahiarekin ezta inongo ordainsaririk jasotzeko
itxaropenarekin ere. Intentziorik gabeko ekintza baten murgiltzea da
garrantzitsua bere oreka mantentzeko
Pertsonak, bere
arrazonamenduaren begiradatik ihes eginez, intentziorik gabeko ekintza baten
murgiltzea oso garrantzitsua da bere oreka mantentzeko.