HIRUKIDE JESUITINAK LH. Tolosa
“BITARTEKARITZA”
Maiatzak 8, 16:10 etan
Duela
11urte hiru ikastetxearen fusioaren
ondoren sortu zen HIRUKIDE ikastetxea eta horrekin batera gure Hezkuntza Proiektu
berria.
Hasieratik
guretzat Bizikidetza Positiboak
garrantzi handia izan du, eta horretan aritu gara eta ari gara urrats sendoak
ematen. Adimen emozionala lantzen hasi ginen orain dela 10 urte.
Formazioa
jaso zuten irakasleak, familiak eta
noski ikasleekin lana egin genuen. Orain dela 9 urte gatazkak era baketsuan eta
elkarrizketaren bidez konpontzeko estratetgiak lantzen hasi ginen era
sistematiko batean.
Adostokia
martxan jarri genuen eta metodologia horretan ikasleak trebatu genituen.
Hala ere,
ikasleak handitzen doazen heinean, arazoak ere konplexuagoak izaten dira eta
zenbaitetan ez dira gai ikusten euren artean konpontzeko. Hori horrela 2009-10
ikasturtean Bitartekaritza Zerbitzua eratzeko lehen urratsak eman genituen
eta hurrengo ikasturtean martxan jarri
genuen, non ikasle beraiek diren bitartekari.
Ikasturte
honetan 2013-14 proiektua DBHn zabaltzeko asmoz Ikasle Laguntzaile Bitartekari
proiektua jarri dugu martxan, hau da hainzuzen ere aurkeztuko duguna.